46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Xehetasun azterlana

Xehetasun azterlana, Tuterako H.A.P.O.ko Las Labradas industrialdeko 10.1; l1 10.2; 10.3; 10.4; 10.13; 10.14; 10.15; 10.16; 10.17; 10.18 lurzatietako lerrokadunak aldatzeko

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2007ko martxoaren 5eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Tuterako H.A.P.O.ko Las Labradas industrialdeko 10.1; 10.2; 10.3; 10.4; 10.13; 10.14; 10.15; 10.16; 10.17; 10.18 lurzatietako lerrokadurak aldatzeko. Efrén Munárriz Clemos jaunak sustatu du Sinase ALfonso, S.A. ordezkatuz. Halaber, espedientea jendaurrean edukitzea erabaki zuen, hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak idatzita aurkez daitezen Udalaren erregistro orokorrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko martxoaren 5ean._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0704320