46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Xehetasun azterlana eta jarduketa sistemaren aldaketa, 1211 eta 1215. lurzatietan eta bide-lurzatian, 242. etxe-sailean, AR-3-b banaketa eremuan, AA-12 jarduketa eremuan, Juan Antonio Fernández, Cascante eta Urzante kaleetan, hori guztia Tuterako HAPOri dagokionez

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2007ko martxoaren 5eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Tuterako H.A.P.O.ko 1211 eta 1215. lurzatietan eta bide-lurzatian, 242. etxe-sailean, AR-3-B banaketa eremuan, AA-18 jarduketa eremuan, Juan Antonio Fernández, Cascante eta Urzante kaleen artean, Tuterako H.A.P.O.ren barrenean, Luis Javier Yanguas Etcheverría jaunak Promociones Martínez Peralta, S.L. ordezkatuz sustatua. Halaber, espedientea jendaurrean edukitzea erabaki zuen, hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak idatzita aurkez daitezen Udalaren erregistro orokorrean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko martxoaren 5ean._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0704311