46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Tuteran prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak edo jarduerak garatzen dituzten entitateei (partehartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateei) dirulaguntzak emateko arauetako aldaketa. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2007ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Tuteran prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak edo jarduerak garatzen dituzten entitateei _partehartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateei_ dirulaguntzak emateko arauak.

Aipatu oinarrien hasierako onespenari eta legezko jendaurreko epea irekitzeari buruzko iragarkia 2007ko 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 21ean, bai eta Udalaren iragarki oholean ere; jendaurreko epean ez denez alegazio, kexa edo ohar bakar bat ere aurkeztu, behin betikoz onetsita gelditu da Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Ondotik heldu den eranskin bakarrean bildu da testua.

Argitara ematen dira onetsitako aldaketak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Aldatu egin dira 7 etea 23. atalak, honelaxe idatzita gelditu baitira:

7. Epea

Eskabideak aurkezteko epea eskaera egiten den urteko urtarrilaren 31n bukatuko da, hura jaieguna izan ezik, orduan hurrengo egun baliodunean izanen baita.

23. Xedapen iragankorra.

Salbuespen gisa, 2007ko ekitaldiko aurrekontuari dagokionez, eskabideak aurkezteko epea martxora arte luzatuko da, hilabete horren azken eguna barne.

Tuteran, 2007ko martxoaren 23an._Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Alorreko zinegotzi delegatua, Concepción Bustillo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0705239