46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Z2/U.I.XVI-Arrosadia-Lezkairu unitatearen xehetasun azterlana (Club de Tenis, bolumen eraikigarriak). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko martxoaren 1eko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-MAR-07 (3/CU)

"Z-2/U.I.XVI-Club de Tenis eremuaren xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2006-11-28an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2007-01-12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Z2/U.I.XVI-Arrosadia-Lezkairu unitatearen xehetasun azterlana (Club de Tenis, bolumen eraikigarriak), tramita dadin Gabriel Uriarte Toledok aurkeztua, Iruñeko Club de Tenis ordezkatuz.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale bat gehituta, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta para bedi Udalaren iragarki oholean."

TESTU ARAU-EMAILEA

Xehetasun azterlan honek dokumentu batean ezarri nahi ditu oinplanoan okupaturiko azalera errealak, Club de Tenisen egin diren jarduketetakoak (padeleko pistak), orain egiten ari direnetakoak (igerileku estalia) eta eginen direnetakoak (txokoa, gimnastika gelak, gizarte eraikina eta eraikin nagusiko eta tenis pista estalietako zaharberritzeak).

Club de Tenisen egiten diren zabalpenak baldintza hauei lotuta egonen dira:

_Udal Planeko Hirigintzako Araudiaren 79. artikulua betetzea:

_Araudiak eskatzen du: gehieneko okupazioa: lehen 25.000 m²-en %40, 10.000 m².

gainerakoaren (28.535 m²-ren) %25, 7.134 m².

Guztira, 17.134 m².

Hasierako okupazioa, jarraian deskribatuko diren jarduketetatik bakar bat ere egin aurretik, 10.551,13 m²-koa zen (ikus honi erantsitako ED.01 planoa). Neurketa horretan sartu da padeleko lehen pisten estalkiaren bolumena, nahiz eta, Udal Plana onetsi aurretik egin zirenez gero, ez zuten xehetasun azterlan beharrik izan.

Tramitatu diren xehetasun azterlanen okupazioak honako hauek dira:

_Igerileku estalia handitzea: 1.178,70 m².

_Padel pistak handitzea: 575,00 m².

Guztira: 1.753,70 m².

Dena dela, jarduketa hauek egin dira oinplanoko okupazio erreala txikiagoa dela xehetasun azterlanetan tramitatua baino. Hala, oinplanoko okupazio errealak hauek dira:

_Igerileku estalia handitzea: 480,00 m².

_Padel pistak handitzea. 572,00 m².

Guztira: 1.052,00 m².

Beste alde batetik, aurreikusita dago hainbat jarduketa egitea, oinplanoko okupazio hauekin:

_Txokoa: 400,00 m².

_Gimnastika gelen eraikina: 744,40 m².

_Gizarte eraikina: 2.100,00 m².

_Eraikin nagusia zaharberritzea

(oinplanoko okupazioa ez da handitzen) 0,00 m².

_Teniseko pista estaliak zaharberritzea

(oinplanoko okupazioa ez da handitzen) 0,00 m².

Guztira, 3.244,40 m².

Hasierako okupazioko 10.551,13 m²-ei eransten badiegu jada egindako jarduketen 1.052,00 m²-ak eta eginen direnen 3.244,40 m²-ak, guztira 14.847,53 m² dira, baimendutako 17.134 m²-ak baino askoz ere gutxiago (ikus honi erantsitako ED.02 planoa).

_Araudiak eskatzen du, gainera, lorategietako eremua izatea, gutienez, lurzatiaren %33.

Lurzatia: 53.535 m².

Lorategietako azalera >%33 = 17.667 m².

Club de Tenisek hasieran lorategietako 34.401 m² zituen (ikus honi erantsitako ED.01 planoa).

Igerileku estalia handitzeko jarduketak ez du azalera hori murriztuko, estalkiko eremua gaur egun lorategitarako dagoen ordokiaren jarraipena izanen baita (ikus honi erantsitako ED.02 planoa).

Azalera honi kentzen badiogu padeleko pistetan egindako zabalpenaren okupazio azalera eta aurreikusita dauden jarduketen okupazio azalera, lorategitarako azalera 30.584,60 m²-ra jaisten da, baina, hala ere, gutxieneko 17.667 m² horiek baino handiagoa da.

_Araudiak eskatzen du bolumenak B+1 edo txikiagoak izatea (fatxadatik atzeramandako solairuartea paratzeko aukerarekin); altuera, berriz, 12 metro baino txikiagoa; eta hori errespetatu egin da planteatzen ari diren jarduketa guztietan.

_Lerrokadurak:

ED.03 planotik ED.07 planora bitartekoetan zehazten dira bolumen berriko lerrokadurak (gehienekoak).

_Altuerak:

Planteaturiko bolumen guztiek gehieneko altuera errespetatuko dute (12 m).

_Sestrak:

Eskuhartze bakoitzaren sestra orokorrak, eskuhartze bakoitzaren xehetasun planoetan daude zehaztuak (ED.03tik ED.07ra).

_Azalerak:

Gehieneko azalera eraikiak gorago zehaztu diren gehieneko lerrokaduren barnean sartzen direnak dira.

_Materialak:

Materialak eta eraikuntzaren osagaiak aukerakoak dira.

_Jarduketa:

Xehetasun azterlan hau onesten denetik aitzina, bere baldintzetara lotzen diren eraikinak zuzeneko jarduketakoak izanen dira.

Xehetasun azterlan honen alderdi funtsezkoren bat aldatu nahi izanez gero, beste xehetasun azterlan bat tramitatu beharko da.

_Eraikin nagusia zaharberritzea:

Eraikin berrian zaharberritzea egin behar da, eraikin hori egungo araudira egokitzeko, sarbidea hobetzeko eta klubaren behar berriei erantzuteko.

Zaharberritzeak azalera eraikia handituko du, altuera bikoitzeko espazioetan forjatua paratzeagatik (azalera handitzea solairuartean) eta egungo eremu ireki batzuk (terrazak) estaltzeagatik. Jarduketa hauetako bakar batekin ere ez da eraikinaren oinplanoko okupazioa handitzen.

Eraikin hau Victor Eusak egin zuen 1933an eta babestuta daude bai fatxadaren jatorrizko zatiak bai trinketearen espazioa.

Zaharberritzeak ez du eraikinaren balioa aldatzen, ez baititu katalogatutako zatiak ukitzen. Trinketearen jarduera indartu egin behar da, espazio horretara ematen duten egonguneekin, zaharberritzean erabiltzen diren elementu arinak usatuta.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko martxoaren 7an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0704172