46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKURRA

Herrian ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea bete dadin, aditzera ematen da iragarki hau, Ezkurrako ehiza barruti berria hamar urterako eratzeari buruzkoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabost egun baliodunean irekita egonen dela epea Ezkurrako mugapeko lurren jabeek aukera izan dezaten adierazteko ez dutela beren lurrak eratu gogo den barruti horretan sartzea nahi.

Barrutian sartu beharreko eremua: Ezkurrako udal mugape guztia.

Ezkurran, 2007ko otsailaren 28an._Alkatea, Martín Gastearena Balda.

Iragarkiaren kodea: L0705361