46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXALAR

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2007ko martxoaren 15ean egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen xehetasun azterlana, José María Arburua Irigoienek sustatua, eta katastroaren 1. poligonoko 212. partzelari dagokiona. Kokapena: Jauregieta auzoa.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Etxalarren, 2007ko martxoaren 26an._Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0705542