46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CINTRUENIGO

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea, Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko plantillako langileekin, funtzionarioak nahiz lan-kontratudun finkoak izan, deialdi honetan eskatutako baldintzak frogatzen badituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan aurreikusi moduan.

1.2. Hautaprobak gainditu ondoren administrari-ofizial lanposturako izendatzen den izangaia C mailan sailkatuko da eta maila edo talde horretako ordainsariak jasoko ditu.

1.3. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio.

1.4. Izendatzen den lehiatzaileak Cintruenigoko udal mugapean bizi beharko du.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.6. Lanpostua eskuratzen duen lagunak burutu beharreko egitekoak bere mailari eta kategoriari dagozkienak izanen dira. Udalaren alor berari atxikita jarraituko du, zituen egitekoak eginez, maila berria edo laneko jardun berriaren ondoriozkoez gain.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Cintruenigoko Udaleko funtzionarioedo lan-kontratudun finko izatea, D maila edo taldekoa.

b) Administrari laguntzaile lanpostu baterako izendapena izatea edo lanpostu hori esleiturik izatea, Udalak hartu erabakiaren bidez.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko zerbitzuak egin dituela egiaztatzea.

e) Goi Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokideren bat izatea.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako Administrazio Publikoetan zortzi urteko zerbitzuak egin dituela egiaztatzea.

Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean egiaztatu beharko da.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Cintruenigoko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 30 egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera bete behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean. Orobat, lehiaketaldian baloratu beharreko agiriak ere aurkeztuko dituzte.

3.2. Eskabidearekin batean, deialdiaren 2.1. oinarrian eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Cintruenigoko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Cintruenigoko Udaleko Barne Araubidearen Batzordeko burua.

Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Giza Baliabideen ordezkaria.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Giza Baliabideen ordezkaria.

Mahaikidea: Udalerrien Federazioaren ordezkaria.

Ordezkoa: Udalerrien Federazioaren ordezkaria.

Mahaikidea: Cintruenigoko Udaleko Langileria Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Cintruenigoko Udaleko Langileria Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: José María González Sesma jauna.

Ordezkoa: Ana María Marín Fernández andrea.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, bere kideen gehiengoa biltzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haiei buruz soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehaztu bezala.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da probak zein toki, egun eta ordutan izanen diren.

Gero, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, zein bere garaian, gainerako proben iragarkiak, erregelamenduari jarraituz.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala egiaztatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Merezimenduen baremoa:

a) Titulu akademikoak

Goi mailako titulazio akademikoak: 3 puntu.

Erdi mailako titulazio akademikoak: 2 puntu.

b) Administrazio Publikoetan, administrari laguntzailearen lanpostuan egindako urte bakoitzeko, puntu bat. Gehienez ere, 5 puntu.

c) Lanpostuaren betekizunei loturik dauden gaiei buruzko prestakuntza eta sakontze ikastaroetan parte hartu izanaren titulu-egiaztagiri bakoitzeko:

_15 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,50 puntu.

_15 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: puntu bat

Gehienez ere 10 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

7.3. Lehiaketan gehienez ere 18 puntu emanen dira, eta ez da inor baztertuko.

7.4. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du oposizioaldian onartutako izangaien zerrenda Cintruenigoko Udalaren iragarki oholean, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.

8._Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: praktikoa, deialdiaren 2. eranskinean agertzen diren informatikako gaiei buruzkoa.

Ariketa hau egiteko 90 minutu emanen dira, gehienez ere.

Ariketaren puntuazioa, gehienez ere: 30 puntu.

b) Bigarren ariketa: 3. eranskinean Kudeaketa Administratiboko eta Zuzenbideko gaiei buruzko 60 galdera teoriko praktikori (test erakoak) erantzun beharko zaie.

Ariketa hau egiteko 2 ordu emanen dira, gehienez ere.

Puntuazioa, gehienez ere: 30 puntu.

8.2. Oposizioaldian 60 puntu emanen dira, gehienez ere.

8.3. Mahaikide bakoitzak bere kalifikazioa emanen du. Kalifikazio guztien batez besteko aritmetikoa izanen da ariketa atal bakoitzaren emaitza.

8.4. Ariketa bakoitza amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Cintruenigoko Udaleko iragarki oholean, hura gainditzen duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

8.5. Probak plika itxien sistema erabiliz eginen dira deialdi bakarraren bidez. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute probetara. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9._Gainditzen dutenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Cintruenigoko Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian ikusgai jarriko du gainditzen dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenaturik, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan ateratako puntuazioak batu ondoren.

9.2. Epaimahaiak organo eskudunari bidaliko dio puntuaziorik altuena lortzen duen izangaia izendatzeko proposamena edo lanpostua hari esleitzeko proposamena.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Aurreko oinarrian aipatu hautatze prozesua bukatutakoan, alkateak ebazpen baten bidez Cintruenigoko Udaleko administrari-ofizial izendatuko du puntuazio handiena lortzen duen izangaia, Cintruenigoko Udaleko administrari-ofizial lanpostuan ari dadin deialdi honen 9.2 oinarrian ezarri bezala.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuak salbu, jabetza hartzen ez badu, administrari-ofizialaren kategoria erdiesteko eskubide guztiak galduko ditu, eta horrela gertatuz gero, probak gainditu dituztenen zerrendan ondo-ondotik heldu denarekin beteko da hutsunea.

11._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den egintza jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Cintruenigon, 2007ko martxoaren 13an._Alkatea, Faustino León Chivite.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena ............................, adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionala .............., jaioteguna ........., jaioterria .................., (........), bizilekua ......... (.............), kalea ................, zenbakia .......... posta kodea .............., telefonoa ..................

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Cintruenigoko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez,

Eskabide hau onartu eta, ondorioz, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Cintruenigon, 2007ko ................aren ..........(e)an.

(Sinadura)

INTRUENIGOKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

II. ERANSKINA

Informatika

1._Informatikari buruzko oinarrizko kontzeptu orokorrak: hardwareari, softwareari eta MS-DOS sistema eragileari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

2._Windows. Oinarriak, mahaigaina eta bere elementuak, Windowsen arakatzailea, kontrol panela, inprimaketaren administratzailea, ingurunearen konfigurazioa eta Windowsen ahalbideak.

3._Word testuen tratamendua. Oinarrizko kontzeptuak, dokumentuak sortzea eta erabiltzea. Testuak editatzea. Karaktere, lerroalde eta orrialde formatuak. Txantiloien eta taulen erabilera.

4._Excel kalkulu-orria. Funtsezko kontzeptuak. Kalkulu-orriak egitea. Testuak, balioak eta formulak sartzea. Grafikoak egitea. Solver, iragazkiak eta taula dinamikoak.

5._Access datu-basea. Funtsezko kontzeptuak. Datu-base bat sortu eta erabiltzea bere elementuak baliatuta: taulak, kontsultak, txostenak eta datu-orriak.

6._Teknologia berriak. Internet eta posta elektronikoa. Interneti buruzko oinarrizko kontzeptuak.

III. ERANSKINA

Kudeaketa Administratiboa eta Zuzenbidea

1._Toki administrazioa. Udalerria. Kontzeptua eta osagaiak. Udal administrazioa. Udal organoak. Nafarroako kontzejuak.

2._Nafarroako Foru Komunitatearen antolaketa.

3._Administrazio prozeduraren ezaugarriak eta printzipio orokorrak. Prozedura hastea eta bultzatzea. Legitimazioa.

4._Administrazio prozedura: txostenak eta motak. Alegazioak: motak, kasuak eta formak. Interesatuak.

5._Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitalpena: modua eta kasuak.

6._Administrazio errekurtsoak eta jurisdikzionalak: ezagupen orokorrak, ezaugarriak, lege-araubidea eta ezberdintasunak.

7._Administrazio errekurtsoak. Udalei dagokien araubide orokorra. Nafarroako berezitasunak.

8._Udal aurrekontuak: haien egituraren gaineko ezagupen orokorrak. Gastuen sailkapen ekonomikoa eta funtzionala. Onesteko eta aldatzeko bideak.

Iragarkiaren kodea: L0704466