46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CINTRUENIGO

Deialdia, Cintruenigoko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdiaren xedea da administrari laguntzaile bat, oposizio bidez eta lan-araubide finkoan, hartzea Cintruenigoko Udalaren zerbitzuan aritzeko eta, lehentasunez, Arkitektura eta Kultura eta Kirol zerbitzuetarako.

1.2. Izendapenak, ondorio guztietarako, Cintruenigoko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua.

1.3. Lanpostua D mailako ordainsariez eta Cintruenigoko Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriez horniturik dago.

1.4. Legezko xedapenek eta laneko itunek Udaleko langileentzat ezarria duten opor, lizentzia eta baimenen araubidea izanen du.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute. Halaber, lanaldiaren urteko lanordu kopurua Udaleko funtzionarioentzat ezarritakoa izanen da.

1.6. Probak gainditu ondotik, lanposturik gabe gelditzen diren izangaiei aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie, puntuazio ordenari jarraituz, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan.

1.7. Bere mailari eta kategoriari dagozkien zereginak beteko ditu.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako edo Europako Batasuneko estatu bateko nazionalitatea izatea, edo espainiarren eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako herritarren ezkontideak izatea, zuzenbidez bereizirik ez badaude; orobat, ondorengoak, ezkontidearenak barne, zuzenbidez bereizirik ez badaude, baldin eta 21 urtez beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kargu bizi badira. Era berean, Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera langileen zirkulazio askea duten Estatuetako edozeinetakoa izatea, eta adinez nagusia.

b) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

c) Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo baliokideren bat izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea.

2.2. Lanpostua lortzen duen izangaiak deialdi honetako zortzigarren oinarrian ezarri epean eta moduan egiaztatu beharko ditu aurreko baldintzak. Eskabideak aurkezteko azken egunean bete beharko ditu, baita oposizioaldiak dirauen bitartean, harik eta izendatu arte.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Cintruenigoko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte. Egun hori baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

3.2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eredu ofizialeko eskabidea, goitik behera betea, deialdi honetako 1. eranskinaren arabera, eta NANaren fotokopia konpultsatua.

b) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 12 euro ordaindu izanaren ziurtagiria.

3.3. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea luzaezina da.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Cintruenigoko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epearen barrenean, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, okerrik bada, zuzendu.

4.3. Emandako epea bukaturik, eta erreklamazioak ebatzita, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko. Argitalpen horretan zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

5._Epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Cintruenigoko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Cintruenigoko Udaleko Barne Araubidearen Batzordeko zinegotzia.

Mahaikidea: "La Paz" Bigarren Hezkuntzako Institutuko irakaslea.

Ordezkoa: "La Paz" Bigarren Hezkuntzako Institutuko irakaslea.

Mahaikidea: "Otero de Navascués II" Lehen Hezkuntzako ikastetxeko irakaslea.

Ordezkoa: "Otero de Navascués II" Lehen Hezkuntzako ikastetxeko irakaslea.

Mahaikidea: Langileria Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Langileria Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: José María González Sesma jauna, Cintruenigoko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ana María Marín Fernández andrea, Cintruenigoko Udaleko administrari-ofiziala.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.

5.3. Bertaratutako kideen gehiengoz hartuko dira erabakiak, eta berdinketa suertatzen bada, mahaiburuaren kalitatezko botoak erabakiko du.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 16.J) artikuluarekin bat, oposizioa, gutxienez ere, deialdia argitaratu eta bi hilabeteren buruan hasiko da.

6.2. Oposizioa.

a) Lehen ariketa: Honela eginen da:

Teorikoa: deialdi honen II. eranskineko programan agertzen diren gaien inguruko berrogeita hamar galdera labur edo test moduko galderei idatziz erantzutea, ordu bat eta erdian.

b) Bigarren ariketa: proba bat izanen da, honen gainekoa:

Kalkulua: matematikako 5 problema, eskola graduatuaren mailakoak, argitu beharko dira ordubetean (oinarrizko erregelak: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa, interes bakuna eta konposatua, ehunekoak, zatikiak, pisu eta neurketa problemak, edukiera, azalera eta bolumen problemak, banaketak, proportzio zuzenekoak eta alderantzikoak, eta ekuazioak).

Problema bakoitzak 2 puntuko kalifikazioa izanen du. Debekaturik dago kalkulagailuak erabiltzea.

c) Hirugarren ariketa: informatika.

Zenbait ariketa praktiko egin beharko dira, gehienez ere ordu eta erdian, 3. eranskineko zerrendako gaien gainean.

d) Test psikoteknikoak.

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuaren laguntzaz eginen da.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa:

Lehen ariketa:

Teorikoa: 0tik 20 puntu bitarte kalifikatuko da, puntu bat erantzun zuzen eta/edo zatiki bakoitzagatik, halakorik bada; gutxienez ere, 10 puntu erdietsi beharko dira gainditzeko.

Bigarren ariketa:

Kalkulua: 0tik 10 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko, gutxienez 5 puntu beharko dira.

Hirugarren ariketa:

Informatika: 0tik 20 puntu bitarte. Gainditzeko, gutxienez 10 puntu beharko dira.

Laugarren ariketa:

Psikoteknikoa: hirugarren hautaproba osatzen duten ariketa psikoteknikoetan, izangaien kalifikazioa 0tik 20 puntu bitartekoa izanen da.

Oposizioko ariketetako probak baztergarriak izanen dira, eta kanporaturik geldituko dira eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen ez dutenak.

Izangaiak ariketa bakoitzaren lehenengo proban gutxieneko puntuazioa ez badu eskuratzen, epaimahaiak ez ditu ariketa osatzen duten gainerako probak kontuan hartuko.

6.4. Cintruenigoko Udaleko iragarki oholean emanen da argitara probak zein egun, ordu eta tokitan eginen diren, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago; hasitako proba baten jarraipena bada, hogeita lau ordu lehenago.

6.5. Izangaiek NANa edo legez parekatutako beste agiriren bat aldean dutela azaldu beharko dute eta, eskatuz gero, erakutsi egin beharko dute; bestela, kanporatu eta baztertu eginen dira, salbu eta zuzenbidean onarturiko beste moduren batean nor diren frogatzen badute orduan berean.

Probetan oharretatik kopiatzeak zein beste edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, bidezko jarduketa penalak deusetan galarazi gabe.

7._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

Oposizioaldian eskuratutako puntuazio guztiak batuta, epaimahaiak gainditzen dutenen zerrenda eginen du, puntuaziorik handienetik txikienera antolatua, eta puntuaziorik handiena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Udalbatzaren osoko bilkurari, eta osoko bilkurak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du proposamen hori.

8._Agirien aurkezpena.

8.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean:

a) Eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia (Udaletxeko bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa).

b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

c) Osasun ziurtagiria, lanpostuan aritzea eragozten dion akats fisiko edo psikikorik edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

8.2. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

8.3. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, epaimahaiburuak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.

9._Lanpostuaz jabetzea.

9.1. Mahaiburuak, ebazpen baten bidez, Cintruenigoko Udaleko administrari laguntzaile izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Cintruenigoko Udaleko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu. Horrela gertatuz gero, 8. atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

9.4. Bi hilabeteko probaldia iragandakoan, izendatua langile finko bilakatuko da.

10._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Cintruenigoko Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Cintruenigon, 2007ko martxoaren 13an._Alkatea, Faustino León Chivite.

I. ERANSKINA

Eskabide eredu ofiziala

Izena .................., adina ......., NAN zk. ............ Helbidea, jakinarazpenetarako, herria ................... kalea ..............., zk.: ........, telefonoa .......... eta telefonoa .......................

Zure aurrean agertu eta adierazten dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Cintruenigoko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian (.......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, data: ............).

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiaren 2. oinarrian adierazten den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez, lanpostu hori eskuratzeko hautaprobetan onartua izatea eskatzen dut.

Cintruenigon, 2007ko ................aren ..........(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

CINTRUENIGOKO UDALA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Nafarroako toki administrazioa. Antolaketa eta administrazioa. Entitate motak. Eskumenak. Herritarren partaidetza.

2._Udalerria. Kontzeptua eta osagaiak. Ahalmenak eta eskumenak. Udal administrazioa. Udal organoak.

3._Administrazio prozedura. Ezaugarriak eta printzipioak, hasiera, antolamendua, instrukzioa, bukaera. Isiltasun administratiboa.

4._Errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak, Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien aurka.

5._Toki Ogasunei buruzko legea. Nola aplikatzen den udaletan.

6._Nafarroako toki ogasunen baliabideen zerrenda eta haien sailkapena. Haien definizioa eta azterketa laburra.

7._Tasak eta prezio publikoak. Udal zergak.

8._Hirilurraren eta landalurraren gaineko kontribuzioa.

9._Dirubilketa. Borondatezko epea eta betearazteko epea.

10._Udal aurrekontuak: haien egituraren gaineko ezagupen orokorrak. Gastuen sailkapen ekonomikoa eta funtzionala. Onesteko eta aldatzeko bideak.

III. ERANSKINA

1._Word testu-prozesadorea.

2._Excel kalkulu-orria.

3._Access 97 datu basea.

Iragarkiaren kodea: L0704465