46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

827/2007 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da, hein batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Carlos Reta Aizpún jauna Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoko buru izendatzen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 18ko 827/2007 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du, hein batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Carlos Reta Aizpún jauna Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoko buru izendatu du, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Iruñean, 2007ko martxoaren 12an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0705373