46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CABANILLAS

Cabanillasko 2007ko plantilla organikoko aldaketa eta lan eskaintza publikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datozen arauetan xedatutakoa betez, Cabanillasko Udalak 2007ko martxoaren 22an egin osoko bilkura arruntean erabaki zuen hasiera batean onestea Cabanillasko Udalaren 2007ko plantilla organikoko aldaketa eta lan eskaintza publikoa.

Espedientea eta erabakia jendaurrean egonen dira, Udalaren bulegoetan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Aldaketa plantilla organikoan

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 2 (funtzionarioa. Txanda murriztua. Aldi baterako lan kontratuduna. Txanda irekia). Maila: C. Sarbidea: txanda murriztua eta txanda irekia. Jarduteko baldintzak: hutsik.

Lan eskaintza

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 2. Maila: C. Sarbidea: txanda murriztua eta txanda irekia.

Cabanillasen, 2007ko martxoaren 23an._Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0705260