46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MURILLO EL CUENDE

Administrari laguntzailearen izendapena

Murillo el Cuendeko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen, 2007ko martxoaren 5ean:

"Ikusirik Borja Sada Nuinek ekarritako dokumentazioa, Udal honen zerbitzuko D mailako administrari laguntzailea izateko lanpostu bat betetzeko deialdiko epaimahaiak egin proposamenekoa (deialdiak ez du plantillako lanpostuen kopurua handitzen eta 2006ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 29an).

Kontuan hartuz aurkezturiko dokumentazioa zuzena dela, deialdian eskatzen zenari jarraituz.

Deialdiko 8.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1._Murillo el Cuendeko Udalaren zerbitzuko D mailako administrari laguntzailea izendatzea Borja Sada Nuin.

2._Izendapen hori deialdian ezarritako baldintzei jarraikiz eginen da, irailaren 29an argitaratu baitzen 2006ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta izaera hori hartuko du eta ondorioak izanen ditu jabetza hartzen duen egunetik.

3._Lanpostuak Administrazioko D mailako ordainsariak izanen ditu, gehi Murillo el Cuendeko Udalaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

4._Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta interesatuari jakinaraziko zaio, behar diren ondorioak izan ditzan.

5._Deialdiaren 8.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau jakinarazten zaionetik kontatzen hasita."

Murillo el Cuenden, 2007ko martxoaren 14an._Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0704661