46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi sektoreko plan partzialaren aldaketa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko martxoaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ardoi sektoreko plan partzialaren aldaketa puntuala, H-7, H-8 eta H-17 unitate morfologikoei dagokiena, Jose Antonio Araoz jaunak, Neinor, S.A. ordezkatuz, sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2007ko martxoaren 26an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0705279