46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Iturenen (Nafarroa) 86 etxebizitzatarako eta merkataritzarako 2 lokaletarako petrolio-gas likidotuaren biltegia eta propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltontzietan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A.; helbidea: Imaz anaiak, 3 eta 5, Iruña (31008PK).

Eskaeraren helburua: administrazio baimena, propano gas komertziala gorde, banatu eta hornituko dituzten instalazioak eraiki eta ustiatzeko, Iturengo etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko.

Tokia: A-2 multzoko 26.000 litro biltegiratu asmo dira, lur gaineko bi biltontzi finkoren bidez, bakoitza 13.000 litrokoa, berezko lurrinketarekin. Udal jabetzako 1. poligonoko 38. lurzatian jarriko dira.

Ezaugarriak: propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiek guztira 1.100 metro eginen dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333) eta 40 mm-ko diametro nominalak hartuneetaraino. Eraikin edo fatxadako armairu bakoitzean moztu eta hartze balbulak edukiko dituzte.

Sarea 32,04 Nm³/h-ko gehieneko emarirako prestatu eta bizilagun guztiendako (86 etxebizitza) aurreikusi da. Haren hasierako presioa 1,75 kg/cm²-koa izanen da eta urrunen dagoen tokian bermatzen den gutxieneko presioa, 1,30 kg/cm²-koa. Gehieneko kontsumoa 352,20 kg-koa izanen da egunean eta 128.500 kg-koa urtean.

Aurrekontua: egin asmo den instalazioaren aurrekontuak berrogeita bat mila ehun eta berrogeita bost euro eta hirurogeita hamar zentimo egiten du (41.145,70 euro).

Lanak egiteko epea: instalazioak egiteko epea 6 hilabetekoa izanen da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontatuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 (Fuerte Príncipe II), 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2007ko martxoaren 7an._Industria Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0704454