46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 5eko 332/2007 Ebazpenaren bitartez onetsi zuen deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko 12 lanpostu hutsak, lekualdatze lehiaketa egin ondotik aterako direnak, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko (2007ko otsailaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 22 zk.koa).

Alfonso Ballano López, Elisa González Martínez, Carlos Asin Gambra, Francisco Javier Ullate Domaica eta Ruben Aldaz Zabala jaun-andreek ELA sindikatuaren ordezkari gisa, Josu Miren Oiz Ibarrola jaunak ESK sindikatuaren ordezkari gisa, Victor Rubio Martínez jaunak LAB sindikatuaren ordezkari gisa eta Iñaki Itoiz Urdaniz eta Jesús Zazpe Garde jaunek UGT sindikatuaren ordezkari gisa hainbat gora jotzeko errekurtso jarri dituzte aipatu deialdiaren kontra. Beraz, horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Paratutako errekurtsoen kopiak interesatuen eskura daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina, Iruña).

Iruñean, 2007ko martxoaren 22an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0705442