46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

826/2007 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Miguel Donézar Díez de Ulzurrun izendatzen da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Ataleko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 12ko 826/2007 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Miguel Donézar Díez de Ulzurrun izendatu du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Ataleko buru, sei urte naturalerako, jabetza hartzen duen egunetik hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2007ko martxoaren 12an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0705368