46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

87/2007 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona Angel Guillén Ansari, 3.500 m³ lur botatzeko Eusako (Ezkabarte) 8. poligonoko 265. eta 266. lurzatietan, horiek saneatzeko.

2007ko urtarrilaren 16an, eskatzaileak baimena eskatu du aipatutako lurzatietan 3.500 m³ lur botatzeko, eta hainbat baldintza betetzen ditu ekintzaren ingurumen eraginak murrizteko.

Jarduera Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4//2005 Foru Legearen 2C eranskineko K atalekoen artean dago, eta ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Angel Guillén Ansari, 3.500 m³ lur botatzeko Eusako (Ezkabarte) 8. poligonoko 265. eta 266. lurzatietan, horiek saneatzeko, honako baldintza hauekin betiere:

_Botatako lur geruzaren lodiera 1,5 metrokoa izanen da gehienez.

_Errekalde izeneko errekaren bazter alde guztian gutxienez 5 metro errespetatuko dira.

2. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.200 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek leheneratu edo gutxituko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Ezkabarteko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 13an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0704572