46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

870/2007 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 450/2006 prozedura arruntean gauzatu den espediente administratiboa igortzen duena. LAB sindikatuak aurkeztu du Nafarroako Gobernuak 2006ko maiatzaren 15ean harturiko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez ez zen onartu Domingo González Martínez jaunak LAB sindikatuaren izenean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 12an eman 167/2005 Foru Aginduaren kontra. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 2006rako lan egutegia onetsi zen.

LAB sindikatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Nafarroako Gobernuak 2006ko maiatzaren 15ean hartu zuen Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez ez zen onartu Domingo González Martínez jaunak LAB sindikatuaren izenean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 12an eman 167/2005 Foru Aginduaren kontra. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 2006rako lan egutegia onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. LAB sindikatuak jarritako 450/2006 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen honen berri ematea LAB sindikatuari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0705158