46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

INDUSTRI ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ET LAN DEPARTAMENTUA. ETEen nazioarteko lankidetza bultzatzeko I+G+I proiektuak finantzatzeko programak.

Manunet Europar Programan parte hartzeko epeen berri ematen da. Programa horren barrenean, Nafarroako enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoek, atzerriko enpresa batekin lankidetzan, aurkezten dituzten Fabrikazio sistemei buruzko I+G+I proiektuak egin daitezke.

Helburua.

Manunet programa 2007-2008 urtean fabrikazio sistemei buruzko I+G+I jarduerak atzerriko ETE batekin lankidetzan egiten dituzten edo egin nahi dituzten Nafarroako ETEentzat da bereziki. Atzerriko ETE horrek proiektuaren lurralde eremuaren barrenean egon beharko du.

Programa honetan zentro teknologikoek, unibertsitateek, aholkularitza enpresek eta bestelako enpresek ere parte hartzen ahalko dute, betiere baldintza hauek betetzen badituzte: proiektuan gutxienez bi ETEk parte hartzea, horietako bat atzerrikoa izatea eta atzerriko ETE hori proiektuaren lurralde eremuaren barrenean egotea.

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak eta memoria teknikoak aurkezteko epea 2007ko apirilaren 23an hasiko da eta ekainaren 18an bukatuko.

Parte hartzeko baldintzak eta finantziazioa.

Parte hartzeko baldintzak eta hasierako eskaera egiteko inprimakiak proiektuaren webgunean begiratu eta jaso daitezke (http://www.manunet.net).

Eskualdez gaindiko lankidetza proiektuetan parte hartzen duten bazkide nafarren finantziazioa Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren indarreko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen da, zehazki, azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan adierazi bezala, horren bidez onetsi baitzen ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako laguntzen araubidea. (2000-12-13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 150. zk.).

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

_Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

_Berriztapen eta Teknologi Zerbitzua.

Tomás Caballero parkea, 1. zk., 6. oina.

_Telefonoa: 848 42 76 58.

Iruñean, 2007ko martxoaren 27an._Berriztapen eta Teknologi Zerbitzuko zuzendaria, Rafael Muguerza Eraso.

Iragarkiaren kodea: F0705587