46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2007ko martxoaren 26koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "NA-3040 Tulebras-Malón eta NA-3041 Barillas-Ablitas errepideak zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, martxoaren 13ko 40/2006 Foru Aginduaren bidez, "NA-3040 Tulebras-Malón eta NA-3041 Barillas-Ablitas errepideak zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen nahitaez desjabetzeko prozedura ireki eta jendaurrean jarri zuen.

Ikusirik, hobetu nahi diren errepideek zirkulazio handia jasaten dutela eta eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ondasun eta eskubide ukituen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "NA-3040 Tulebras-Malón eta NA-3041 Barillas-Ablitas errepideak zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ukituriko ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua 220.000,00 eurokoa da eta 2007ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzea" izeneko 610000613406001453200 kontusailaren kargura ordainduko da.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari, Idazkaritza Nagusi Teknikoko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-Hartzailetza Delegatuari.

Iruñean, 2007ko martxoaren 26an._Toki Administrazioko kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0705400