46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

820/2007 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2007an hirugarren adinaren alorrean aparteko laguntza ekonomikoak emateko irizpideak, gehieneko mugak eta baremoak onesten dituena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 2an emandako 820/2007 Ebazpenaren bidez 2007an hirugarren adinaren alorrean aparteko laguntza ekonomikoak emateko irizpideak, gehieneko mugak eta baremoak onetsi dira.

1._Helburua, onuradunak eta xedea.

Hirugarren adinekoei aparteko laguntza ekonomikoak emateak xedea du 65 urtetik gorako pertsonak biltzen dituen kolektibo horretan sortzen ahal diren egoera larriak edo behar bereziak arintzea.

Laguntzek xedea dute pertsona horiei eguneroko bizimoduko jarduera arruntetan, adinaren ondorioz suerta daitezkeen zailtasunen aurrean edo, espresuki, ezgaitasun egoeretan, normaltasunez aritu daitezen ahalbideak ematea eta, horretarako, haien ongizate maila hobetzen duten tresnak erosteko dirulaguntzak emanen zaizkie. Era berean, pertsona horien etxebizitzak egokitzea dute helburu laguntzek, segurtasuna eta erosotasuna sustatuz eta, funtsean, haien erroak bertan sendotuz.

Dena dela, laguntzetarako lehentasuna baliabide ekonomiko urrieneko pertsonei emanen zaie.

2._Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak.

Laguntzak ondoan zerrendatzen diren kontzeptuak eta azpikontzeptuak erosteko emanen dira:

a) Kontzeptua: hortz protesia

_Beheko hortz protesi osoa

_Goiko hortz protesi osoa

_Hortz protesi partziala

b) Kontzeptua: entzumenerako protesia

_Entzumenerako protesi bat

_Entzumenerako bi protesi

c) Betaurrekoak

_Kristalak

d) Etxetresnak

_Hozkailua

_Garbigailua

_Plakak

_Labea

_Mikrouhin labea

_Telefonoa instalatzea

e) Kontzeptua: mugitzeko laguntza teknikoak

_Ohatze elektrikoa

_Somier elektrikoa

_Somier elektriko igangailuduna

_Ohatzeko barandak, biak

_Altxatzekoa

_Latexezko lastaira giltzatua

_Jarrera besaulkia

_Eskaren kontrako lastaira

_Aulki gurpildun elektrikoa

_Garabi hidraulikoa

_Garabi elektrikoa

_Dutxa-komuneko aulkia

_Segurtasun uhala

_Komuneko igangailua

_Bainuontziko jarleku birakaria

_Komuneko barrak, biak

f) Kontzeptua: etxebizitza moldatzea

1. Etxebizitzaren moldatze funtzionala: adinekoek etxean mugitzeko duten ahalbidea hobetzeko jarduerak, gehienez 4.000 euro.

_Komunaren moldapena

_Igogailua, jasogailuak nahiz jasotzeko aulki eta plataformak paratzea

_Oztopo arkitektonikoak kentzea atarietan

2. Etxebizitza konpondu eta instalazioak egitea: adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak, gehienez 3.000 euro.

_Berokuntza instalazioa

_Leihoak aldatzea

_Fatxada eta teilatuak konpontzea

_Bestelakoak, horiek baino handiagoak

3. Etxebizitza konpontzea

g) Kontzeptua: besterik

Aurreko ataletan tipifikatu ez diren elementuen gaineko eskaerak bilduko ditu kontzeptu honek, larritasun edo apartekotasun handiko egoeretan betiere.

3._Gehieneko mugak

Ezarritako laguntza hauek ematerakoan eta diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen arabera, honako gehieneko muga hauek paratu dira:

Hortz protesia: beheko osoa 433,08

Hortz protesia: goiko osoa 433,08

Hortz protesia: partziala 650,16

Entzumenerako protesi bat 1.544,04

Entzumenerako bi protesi 3.088,09

Betaurrekoak: kristalak 450,00

Hozkailua 303,42

Garbigailua 390,10

Plakak 255,25

Labea 301,20

Mikrouhin labea 162,59

Telefonoa instalatzea 255,54

Ohatze elektrikoa 1.616,80

Somier elektrikoa 684,87

Somier elektriko igangailuduna 1.629,80

Ohatzeko barandak, biak 175,97

Altxatzekoa 95,36

Latexezko lastaira giltzatua 299,95

Jarrera besaulkia 611,17

Eskaren kontrako lastaira 238,40

Aulki gurpildun elektrikoa 3.357,51

Garabi hidraulikoa 996,96

Garabi elektrikoa 1.518,85

Dutxa-komuneko aulkia 303,04

Segurtasun uhala 298,00

Komuneko igangailua 86,75

Bainuontziko jarleku birakaria 333,76

Komuneko barrak, biak 221,33

Etxebizitza konpondu eta instalazioak egitea 3.063,00

Etxebizitza konpontzea (konponketa txikiak) 866,90

Etxebizitzaren moldapen funtzionala 4.000,00

Laguntza teknikoak konpontzeko kontzepturako kostuaren %100 ordaintzea proposatzen du, betiere ezarritako gehieneko mugaren %75 gainditzen ez badu. Kopuru hori gaindituko balu laguntza ukatuko litzateke, berria erostea komenigarriagoa delakoan.

4._Baremo aplikagarriak

4.1. Eman beharreko zenbatekoa ezarri diren ondoko baremoak aplikatzetik aterako da.

A) 1. baremoa

HILABETEKO PER CAPITA ERRENTADIRULAG. OSOTARA

GUTXIENEZ GEHIENEZPORTZENTAJEA

0,00 119,27 100%

119,28 219,28 90%

219,29 310,30 80%

310,31 390,32 65%

390,33 450,34 50%

450,35 560,50 35%

560,51 665,69 20%

665,70 - 0%

B) 2. baremoa

HILABETEKO PER CAPITA ERRENTADIRULAG. OSOTARA

GUTXIENEZ GEHIENEZPORTZENTAJEA

0,00 119,27 100%

119,28 219,28 90%

219,29 310,30 80%

310,31 390,32 65%

390,33 450,34 55%

450,35 560,50 40%

560,51 665,69 30%

665,70 - 0%

4.2. 1. baremoa honako kontzeptu hauei aplikatuko zaie:

_Kontzeptua: hortz protesia

_Kontzeptua: entzumenerako protesia

_Betaurrekoak

_Etxetresnak:

_Hozkailua

_Garbigailua

_Plakak

_Labea

_Mikrouhin labea

_Telefonoa instalatzea

_Kontzeptua: besterik

4.3. 2. baremoa honako kontzeptu hauei aplikatuko zaie:

_Kontzeptua: mugitzeko laguntza teknikoak

_Kontzeptua: etxebizitza

5. Eskabideak.

Eskabideak udalerri edo mankomunitate bakoitzeko gizarte zerbitzu oinarrizkoetan edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko bulegoetan (González Tablas kalean, zk.g.) banatuko diren eredu-inprimakien bidez aurkeztuko dira. Eskabideak oso-osorik beteko dira eta haietan aipatzen diren agiriekin batera aurkeztuko dira.

Eskabideak eta agiriak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko erregistroan (González Tablas kalean, zk.g.) zuzenean, edo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen bitartez, edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4.b) artikuluan ezartzen diren tokietan aurkeztuko dira.

Aurkezten diren agiriak osorik ez badaude, interesatuari edo haren ordezkariari eskatuko zaio, hamar eguneko epean, akatsak zuzentzeko edo behar diren agiriak aurkezteko. Aditzera emanen zaio, horrela egin ezik, bere eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanez.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak ofizioz egiten ahalko ditu legeen arabera bidezko diren jarduketak, interesatuek eskabidean emaniko argibideak egiaztatzearren.

6. Frogagirien edo fakturen aurkezpena.

Aparteko laguntzetarako eskabideei, betiere, ordainagiria erantsiko zaie, gero baloratu ahal izateko.

Arau hori ez zaie aplikatuko etxebizitzaren moldatze funtzionalerako laguntza eskaerei eta obraren aurrekontua aurkeztearekin nahikoa izanen da, ordainagiria aurretik aurkeztu beharrik izan gabe.

Etxebizitzaren moldatze funtzionalerako eskaerak direla eta, diru zenbatekoa 1.500 eurotik gorakoa baldin bada, Boluntario, Elkarte eta Programa Atalak egokitasun txostena eskatu beharko dio Gizarte Ongizate Zuzendaritza Nagusiko Inbertsio eta Obra Atalari.

7. Eskabideen balorazioa.

Kasu bakoitzean gertatzen diren aparteko gorabeherak baloratzeko, oro har, ondoko irizpideak hartuko dira kontuan: nolako premia den, haren larritasuna, eskatzailearen egoera sozioekonomikoa eta egoeraren apartekotasuna.

Berariaz, ekonomiaren arloko irizpide hauek ezarri dira:

_1. baremoa aplikatzen zaien kontzeptuetarako (hortz protesiak, entzumenerako protesiak, etxetresnak, eta abar) ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, urtean, ez dira 100 eurotik gorakoak izanen.

_2. baremoa aplikatzen zaien kontzeptuetarako (mugitzeko laguntza teknikoak eta etxebizitzaren moldapen funtzionala) ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, urtean, ez dira 200 eurotik gorakoak izanen.

_Kontzeptu guztietan, ez da laguntzarik emanen eskatzailea bonoen, akzioen, inbertsio fondoen, altxorraren letren edo ondasun higigarrien bestelako aktiboen titularra denean edo haien eskualdaketa egin duenean, baldin eta haien balioa kontzeptu bakoitzerako paratutako gehieneko mugaren halako bikoa baino altuagoa bada. Eskatzailea aktibo horien titularra bada edo haien eskualdaketa egin badu, aktiboen balioa edo eskualdaketaren eragiketa justifikatu beharko du.

_Ezarritako irizpideak aplikatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko azken deklarazioa hartuko da kontuan.

8. Laguntzaren zenbatekoa.

Baremoak eta gehieneko mugak aplikatzean, ondoko arau hauek hartuko dira kontuan:

A) Hilabeteko per capita errenta zehazteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legean adierazitako familia unitatearen kontzeptuari erreparatuko zaio. Kontuan hartuko den hilabeteko per capita errenta, familia unitateak dituen kideen arabera haren diru sarrerak hurrengo koefizienteekin zatitzearen emaitza izanen da:

Kide bakarra: 1

Bi kide: 1,75

Hiru kide: 2,25

Lau kide: 2,50

B) Per capita errentari dagokion ehunekoa eskatu den kontzeptuari eman zaion gehieneko mugari aplikatuko zaio, eta eman beharreko diru zenbatekoa eragiketa horren emaitza izanen da. Faktura edo aurrekontua kontzeptu horretarako ezarritako gehieneko muga baino baxuagoa baldin bada, haien gainean eman beharreko ehunekoa aplikatuko da.

C) 12,02 eurotik beherako laguntzarik ez da emanen, ez baitu larritasun egoerarik konpontzen.

9. Ebazpena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du kasuan kasuko ebazpena, erakunde bereko Boluntario, Elkarte eta Programa Atalak proposaturik. Ebazpena emateko epea gehienez ere hiru hilabetekoa izanen da, eskabidea aurkezten denetik hasita. Epe hori bukatuta, eskaera ezetsi dela ulertuko da. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Berariazko edo balizko ebazpen honen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Legean xedatutakoarekin bat.

10. Onuradunen betebeharrak eta ez betetzea.

Onuradunak behartuak daude diru laguntzak aurreikusitako helburua bete dadin erabiltzera, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak egiten ahal dituen egiaztatzeko jarduketak onartzera eta, hori dela eta, eskatzen ahal zaizkion dokumentazioa eta egiaztagiriak aurkeztera.

Eginbehar horiek bete ezik, kobraturiko dirua osorik edo hein batean itzuli beharko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

11. Aurrekontuko dirua.

Aurrekontuetan horretarako dirua egotea da laguntza hauek emateko baldintza.

Iruñean, 2007ko martxoaren 2an._Kudeaketa zuzendariordea, Miguel Garatea Crelgo.

Iragarkiaren kodea: F0704124