46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru Legeak eta Legegintzako Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 18/2006 Foru Legearena.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 18/2006 Foru Legearen testuan (2006ko abenduaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 157. zk.) akats bat egin dela ikusirik, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea.

Abenduaren 27ko 18/2006 Foru Legearen 6. artikuluaren 6. idatz-zatiaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko Foru Legearen 146. artikuluaren testua aldatu zen. 13683. orrialdean, 1.6 tarifan, Arrainak izenekoan, "0,12 kiloko" dioen tokian, "0,012 kiloko" esan behar du.

Iruñean, 2007ko martxoaren 7an._Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Rafael Gurrean Induráin.

Iragarkiaren kodea: F0704216