35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

41/2007 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" izeneko proiektuaren desjabetze espedientea hasi eta hark ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena. Zerrenda hori foru agindu honen eranskinean ageri da.

2006ko abenduaren 11n izenpetu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Errioxako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko protokolo orokorra, honako hauei buruzkoa: "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzeko jarduketak" eta "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak".

Protokoloaren 2. klausulako 2. atalean ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateak kudeatu eta finantzatu behar ditu bere foru lurraldean beharrezkoak diren desjabetzeak, eta Errioxako Gobernuko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Departamentuaren esku utzi proiektua egiteko lurren erabilera, mugarik gabe.

2007ko otsailaren 19an, Errioxako Gobernuak "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" izeneko proiektua igorri du, eta beraz bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak desjabetze espedientea hastea.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea hastea.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunetan, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesdunek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko eta Vianako herriko etxeko bulegoetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Vianako Udalari, lurzatien planoen kopia bat igorriko baitzaio, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 7an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehaztua

VIANAKO UDAL MUGAPEA

VI-1 BERNECHEA GARCIA, PILAR ASCENSION 458,9 22 284 LURZORUA

CALVO SOTELO,51 (LOGROÑO)

IMAZ GARCIA, MARIA ROSARIO

JORGE VIGON, 4-3. (LOGROÑO)

PEREZ GARCIA, MARIA PILAR

ERRIOXAKO ETORB., 16-6. (LOGROÑO)

VI-2 MONTEARNO, S.A. 2,9 22 285 LURZORUA

ESPAINIAKO ETORB. 18 (LOGROÑO)

VI-3 PEREZ AGRASO, ANGEL 98,1 22 286 LURZORUA

JUAN CARLOS I.A ETORB., 47 (LOGROÑO)

PEREZ AGRASO, EULOGIO

KONSTITUZIOAREN ETORB., 20 (LOGROÑO)

PEREZ AGRASO, ROBERTO

MARQUES DE LA ENSENADA, 41 (LOGROÑO)

VI-4 LAMPER, S.L. 104,6 22 287 LURZORUA

GRANJA INDUSTRIALDEA, zk.G. (VIANA)

VI-5 PEREZ AGRASO, ANGEL 62,1 22 288 LURZORUA

JUAN CARLOS I.A ETORB., 47 (LOGROÑO)

PEREZ AGRASO, EULOGIO

KONSTITUZIOAREN ETORB., 20 (LOGROÑO)

PEREZ AGRASO, ROBERTO

MARQUES DE LA ENSENADA, 41 (LOGROÑO)

VI-6 VIANAKO UDALA 897,8 23 180 LURZORUA

FORUEN PLAZA, 1 (VIANA)

VI-7 VIANAKO UDALA 62,9 23 161 LURZORUA

FORUEN PLAZA, 1 (VIANA)

VI-8 RODRIGUEZ MIGUEL, MARIA JESUS 200 23 175 LURZORUA

MIGUEL VILLANUEVA, 8- 7. A (LOGROÑO)

SANCHEZ ANTON, JOSE MARIA

NAFARROAKO FORUAK, 9 (CABANILLAS)

VI-9 GARCIA VITORIA, MANUEL 94,5 23 176 LURZORUA

SANTIAGO, 24 (CALAHORRA)

VI-10 GESTION INMOBILIARIA DE SAMANO, S.L. 56,3 23 177 LURZORUA

GRANDA INDUSTRIALDEA, L-3 LURZATIA (ORTUELLA)

Iragarkiaren kodea: F0704145