35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

30/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Caparroso-Zarrakaztelu NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, Santakaratik Murillo el Frutora bitarte" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena. Zerrenda hori foru agindu honetako eranskinean ageri da.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du "Caparroso-Zarrakaztelu NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, Santakaratik Murillo el Frutora bitarte" izeneko proiektuaren xedea egungo plataforma -6 metro zabal_ handitzea dela, 7 metroko zabalera izan dezan, metro bateko bazterbideekin (7/9 sekzioa) eta 0,50 metroko bermekin bazter bakoitzean, seinale bertikalak eta eusteko sistemak kokatzeko.

Zabaltzeko lan horrez gain, errepidearen trazadura ere hobetuko da, 3.2.IC. jarraibidean jasotako C-80 motako bide baterako egokitzeko; gehieneko maldak %4,35ekoak izanen dira 0+436 k.p.tik 0+570 k.p.ra bitarte, eta gutxieneko erradioa 210 metrokoa 0+093 k.p.an Santakarako irteeran.

Proiektuko oinplanoko trazadura bat dator gehienbat egungo errepidekoarekin, baina ardatza alboetako baterantz mugitzen du, handitzeko lanak eskuinean nahiz ezkerrean egiteko, obrak dauden bitartean trafikoa mantentzeko egungo errepidean.

Altxaerako trazadura arrapala eta malda leunek osatzen dute; malda handiena %4,35ekoa da, 0+436 k.p.tik 0+570 k.p.ra bitarte, Mascolandas edo La Ragueta errekazuloa gurutzatzen den unean.

Zeharkako sekzioari dagokionez, egin beharreko plataforma 7/9 izanen litzateke, 3,50 metroko bi erreirekin eta metro bateko bazterbideekin.

EA 351 aforoen estazioan dauden datuen arabera, errepideko trafikoa T 32 kategoriakoa izanen da 2008. urtean, eta horri begira diseinatu eta justifikatu da sekzio-eredu hau: 25 cm zagor artifizial eta 10 cm MBC bi geruzatan, bata 6 cm-koa, G.20 motakoa, kareharrizko agregakinarekin, eta bestea 4 cm-koa agregakin ofitikoarekin, gaineko geruzan.

Sendotutako eremuetan erregularizatuko geruza bat zabalduko da, S-12 motako MBCren nahasketa, kareharrizko agregakinarekin eta S-12 motako agregakin ofitikoa gaineko geruzan.

Errepideko zeharkako drainatzeari dagokionez, 100 urteko birgertatze-aldiko hustubide-edukierarekin diseinatu da, eta horretarako 3 esparru ezarri dira, zabalera aldakorrarekin (2,00 metrotik 2,50 metrora bitarte) eta 1,25 metroko altuerarekin. Horietan espaloi lehorrak eraikitzea aurreikusi da, metro bateko zabalerakoak, bertako fauna igarotzeko.

Zabaldu beharreko errepideak egitura bakarra du, harrizko zubi bat alegia; bi begi nagusi ditu zubiak, 5 eta 6 metroko zabalerakoak, uholdeen hustubiderako bi erreten txikirekin.

Taularen egungo zabalera 6 metrokoa da, eta 10 metrokoa izan beharko da. Handitze horretarako 65 mm-ko lodierako zenbait lauza aurrefabrikatu eginen dira, zeharkako armadura osoa eta luzerako armaduraren zati bat bere gain hartzeko.

Lauza aurrefabrikatu horien gainean luzerako armaduraren gainerakoa ezarriko da, eta hormigoia botako da taulan; 25 cm-ko lodierako sekzio iraunkorra izanen du, eta lodiera 50 cm-koa izanen da euskarrien tokietan, egungo zubiaren barnealdetik sendotzeko geruza ezarriz.

Egituraren toki horretan dago aurreikusirik obraren desbideraketa bakarra.

Balizamenduko elementuak ertz bakarreko zutoinak dira, 50 metrotik behin ezarriak, eta horien ondoan, lurrean, argi islagailuak. Segurtasun langei dagokienez, berriz, BMSNA 4/120 motakoak dira, sekzio itxiko tutu-zutoinekin.

Errepidea zabaltzeak ukituko dituen zerbitzuak hauek dira: errepide ondoan dagoen industria baten telefono linea lurrazpitik jarri beharra, eta horrexegatik sartu da proiektuan lehengoratzeko obra zibila; gas hodi bat babestea; eta lanek ukitutako bi bideak lehengoratzea.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Caparroso-Carcastillo NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, Santakaratik Murillo el Frutora bitarte" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesdunek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko eta Santakara eta Murillo el Frutoko udaletxeetako bulegoetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

5. Foru agindu honen berri ematea Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Santakara eta Murillo el Frutoko Udalei, zeini lurzatien planoen kopia bana bidaliko baitzaie, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2007ko otsailaren 28an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

"Caparroso-Zarrakaztelu NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, Santakaratik Murillo el Frutora bitarte". Ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehaztua

SANTAKARAKO UDAL MUGAPEA

1 SANTAKARAKO UDALA.

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 363 5 261D LARREAK

2 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 233 5 302 UREZT. ALORRA

3 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 1.510 5 303 UREZT. ALORRA

4 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 992 5 304 UREZT. ALORRA

5 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREGE ALTXONBIDEA)

ARMADA ETORB., 2 BEHEA. 31002 IRUÑA 80 5 14 ALTXONBIDEA

6 NAVARRO LASTERRA, EDUARDO

ZUMALACARREGUI KALEA. 31314 - SANTAKARA 24 6 186A LEH. ALORRA.

7 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 823 6 5.013A LARREAK

8 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 1.566 6 5014 LARREAK

9 NAVARRO LASTERRA, EDUARDO

ZUMALACARREGUI KALEA. 31314 - SANTAKARA 291 6 185B LARREAK

10 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 1.697 6 5016 ELKORRA

11 ANGEL GARRO, S.A.

MURILLO EL FRUTO ERREPIDEA, ZK.G. 31314 - SANTAKARA 81 6 409 INDUSTRIAKOA

12 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 1.863 6 5021 LEH. ALORRA

13 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 1.068 6 450 UREZT. ALORRA

14 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREGE ALTXONBIDEA)

ARMADA ETORB., 2 BEHEA. 31002 IRUÑA 488 6 153 ALTXONBIDEA

15 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 1.624 6 451 UREZT. ALORRA

16 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 815 6 452 UREZT. ALORRA

17 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 1.047 6 453 UREZT. ALORRA

18 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 889 6 454 UREZT. ALORRA

19 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 1.178 6 455 UREZT. ALORRA

20 SANTAKARAKO UDALAREN HERRILURRAK

UDALETXE PLAZA, 1. 31314 - SANTAKARA 1.146 6 456 UREZT. ALORRA

MURILLO EL FRUTOKO UDAL MUGAPEA

1 MARCO HUALDE, FERNANDO

ANTSO AZKARRA ETORB., 34. 31008 - IRUÑA 2.360 3 474B LEH. ALORRA

2 MARCO HUALDE, FERNANDO

ANTSO AZKARRA ETORB., 34. 31008 - IRUÑA 1.908 3 620 LEH. ALORRA

3 MARCO HUALDE, FERNANDO

ANTSO AZKARRA ETORB., 34. 31008 - IRUÑA 1.302 3 619 LEH. ALORRA

4 MURILLOKO UDALAREN HERRILURRAK.

UDALETXE PLAZA, ZK.G. 31313 - MURILLO 467 3 598 UREZT. ALORRA

5 MURILLOKO UDALAREN HERRILURRAK.

UDALETXE PLAZA, ZK.G. 31313 - MURILLO 705 3 597 UREZT. ALORRA

6 MURILLOKO UDALAREN HERRILURRAK.

UDALETXE PLAZA, ZK.G. 31313 - MURILLO 429 3 596 UREZT. ALORRA

7 MURILLOKO UDALAREN HERRILURRAK.

UDALETXE PLAZA, ZK.G. 31313 - MURILLO 541 3 595 UREZT. ALORRA

8 MURILLOKO UDALAREN HERRILURRAK.

UDALETXE PLAZA, ZK.G. 31313 - MURILLO 601 3 607 UREZT. ALORRA

9 MURILLOKO UDALAREN HERRILURRAK.

UDALETXE PLAZA, ZK.G. 31313 - MURILLO 827 3 361 UREZT. ALORRA

10 MARCO HUALDE, FERNANDO

ANTSO AZKARRA ETORB., 34. 31008 - IRUÑA 2.991 3 360A UREZT. ALORRA

11 MARCO HUALDE, FERNANDO

ANTSO AZKARRA ETORB., 34. 31008 - IRUÑA. 1.759 4 1.844A LARREAK

12 MARCO HUALDE, FERNANDO

ANTSO AZKARRA ETORB., 34. 31008 - IRUÑA. 3.255 4 1.844B LEH. ALORRA

13 GARRIZ VALLES, BASILIA.

SAN MIGUEL KALEA, 23. 31313 - MURILLO. 691 4 1843 LEH. ALORRA

Iragarkiaren kodea: F0704107