35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MIRANDA ARGA

Enkantea, ahozko posturen bidez, etxebizitza eta eranskinak saltzeko

Miranda-Argako Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoan saldu gogo du hiri-finka bat, etxebizitzak eta haren eranskinek osatzen dutena, jabetza horizontaleko araubidean, Sol kaleko 9-11n dagoena; hain zuzen ere, honako hau:

Lehenbiziko solairuko etxebizitza, 96 m²-koa, sotoan 79 m²-ko biltegia eta bigarren solairuan 34 m²-ko ganbara dituena. 6. poligonoa, 647. lurzatia: 3, 6 eta 7. hiri unitateak. Etxebizitzak ez du bizigarritasun zedularik.

Hasierako prezioa: 8.000,00 euro, zaharberritzeko obrak egin eta ordaindu beharrarekin (12.397,80 euro).

Behin-behineko fidantza, enkantean parte hartzeko: 160,00 euro.

Enkantearen tokia eta eguna: enkantea eginen da ahozko posturen bidez, Herriko Etxeko bilkura aretoan, 2007ko apirilaren 20ko eguerdiko ordu batean.

Administrazio klausulen agiria eta espedientea osatzen duten gainerako dokumentuak interesatuen eskura daude udal bulegoetan.

Miranda-Argan, 2007ko otsailaren 28an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0704080