35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOBEITI

Deialdia, Berriobeitiko Udalean zerbitzu anitzetako lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko proben epaimahaiak igorritako proposamenari jarraituz (deialdia 2006ko 129. BOLETIN OFICIALean argitaratua, urriaren 27an) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Berriobetiko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen Jesús M.ª Lopez Goñi jauna Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea, lan-kontratu finkoarekin, probak gainditu dituzten izangaien artetik puntuaziorik altuena berak lortu baitu.

Berriobeitin, 2007ko martxoaren 9an._Alkatea, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0704252