35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, Granja Sojo, S.L.k egina.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko I. kapituluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 419/2007 Ebazpena, martxoaren 2koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Tramitazioa: Ingurumen baimen integratua eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

Eskatzailea: Granja Sojo, S.L.

Jarduera: zerri gizendegia.

Tokia: abeltzaintzako poligonoaren zabalgunea, 3. lurzatia.

Udalerria: Fustiñana.

Iruñean, 2007ko martxoaren 5ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0703961