35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Ondasun enkantearen iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du: Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela "Agrupación de viviendas edificio singular de Burlada" delakoaren (IFK: G31558513) aurka, eta bertan 2007ko urtarrilaren 18an Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahituak. Enkantea 2007ko apirilaren 20an eginen da, 09:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduko 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2007ko apirilaren 20an eginen da, 09:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

2. Enkantera aterako diren ondasunak:

.Lehenengo lotea:

Erregistrokoa: 24.600 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 2576. liburukia, 327. liburua, 104. orria. Hiri finka: garaje plaza, sotoko 7. zenbakian, "Singular" eraikinean. Burlatan dago, Kale Nagusian eta Larraintzar plazan. Hamar metro eta laurogeita bost dezimetro koadroko azalera erabilgarria du.

Katastrokoa: Garaje plaza, 1576. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpieremua, 7. hiri-unitatea, 11 metro koadrokoa.

Titulartasuna: Burlatako "Agrupación de Viviendas Edificio Singular" delakoaren izenean ageri da, jabetza horizontaleko titulupean.

.Bigarren lotea:

Erregistrokoa: 24.642 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 2576. liburukia, 327. liburua, 125. orria. Hiri finka: garaje plaza, sotoko 28. zenbakian, "Singular" eraikinean. Burlatan dago, Kale Nagusian eta Larraintzar plazan. Hamaika metro eta berrogeita zortzi dezimetro koadroko azalera erabilgarrria du.

Katastrokoa: Garaje plaza, 1576. lurzatia, 1. poligonoa, 2. azpieremua, 28. hiri-unitatea, 11 metro koadrokoa.

Titulartasuna: Burlatako "Agrupación de Viviendas Edificio Singular" delakoaren izenean ageri da, jabetza horizontaleko titulupean.

.Hirugarren lotea:

Erregistrokoa: 24.716 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 2576. liburukia, 327. liburua, 171. orria. Hiri finka: lokala beheko solairuko 4. zenbakian, Burlatako Kale Nagusian den "Singular" eraikinean. Zortzi metro eta laurogeita hamabost dezimetro koadroko azalera erabilgarria du.

Katastrokoa: Merkataritza lokala Burlatan, 1576. lurzatia, 1. poligonoa, 3. azpieremua, 40. hiri-unitatea, 9 metro koadrokoa.

Titulartasuna: Burlatako "Agrupación de Viviendas Edificio Singular" delakoaren izenean ageri da, jabetza horizontaleko titulupean.

3. Bahitu beharrekoak: 2006ko apirilaren 25ean bahitua, Agoizko Jabetza Erregistroan 2006ko irailaren 6an idatzia, "A" letrarekin hiru finketako bakoitza.

4. Tasazioaren balioa:

_Lehenbiziko lotea: 1576 zenbakiko finka, 7 zenbakiko garaje plaza: 10.800,00 euro.

_Bigarren lotea: 1576 zenbakiko finka, 28 zenbakiko garaje plaza: 10.800,00 euro.

_Hirugarren lotea: 1576 zenbakiko fina, 4 zenbakiko lokala: 5.940,00 euro.

5. Lehentasunezko kargak eta lehen lizitaziorako hasierako prezioa. Bahituriko finkaren gainean lehentasunezko karga hauek daude:

_Lehenbiziko lotea: Burlatako Udalaren alde, bahitutako higiezinaren hirilurraren gaineko kontribuzioagatik. Udalak emandako ziurtagiriaren arabera, zorra 12,32 eurokoa da, 2005eko eta 2006ko ekitaldietakoa.

_Bigarren lotea: Burlatako Udalaren alde, bahitutako higiezinaren hirilurraren gaineko kontribuzioagatik. Udalak emandako ziurtagiriaren arabera, zorra 12,32 eurokoa da, 2005eko eta 2006ko ekitaldietakoa.

_Hirugarren lotea: Burlatako Udalaren alde, bahitutako higiezinaren hirilurraren gaineko kontribuzioagatik. Udalak emandako ziurtagiriaren arabera, zorra 18,18 eurokoa da, 2005eko eta 2006ko ekitaldietakoa.

6. Lehenengo lizitaziorako hasierako prezioa:

_Lehenbiziko lotea: 10.787,68 euro.

_Bigarren lotea: 10.787,68 euro.

_Hirugarren lotea: 5.921,82 euro.

7. Enkantean salduko den ondasunak iragarki honen 5. atalean ageri diren karga eta zamak ditu bere gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izan ahal ditu.

8. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute, eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez identifikatzen badira, eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez.

9. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots,

_Lehenbiziko lotea: 2.157,54 euro.

_Bigarren lotea: 2.157,54 euro.

_Hirugarren lotea: 1.184,36 euro.

Ez da gordailurik onartuko eskudirutan.

10. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

11. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak kartazal itxian igortzea edo aurkeztea enkantea iragartzen denetik enkantea hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienezkoak izanen baitira, Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean erregistratuko dira, Paulino Caballero kaleko 50eko behean, eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde gordailuaren zenbatekoan emana. Eskaintzak kartazal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei kartazalekoa baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da:

_Lehenbiziko lotea: 107,88 euro.

_Bigarren lotea: 107,88 euro.

_Hirugarren lotea: 59,22 euro.

12. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

13. Enkantean jarritako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

14. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

15. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak, egoki baderitzo, bigarren bat egiten ahal du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da:

_Lehenbiziko lotea: 8.090,76 euro.

_Bigarren lotea: 8.090,76 euro.

_Hirugarren lotea: 4.441,37 euro.

Bigarren lizitazioa egitea erabakiz gero, ordu erdiko epea irekiko da parte hartu nahi dutenek gordailuak utz ditzaten, hasierako prezio berriaren %20a gutxienez, hau da:

_Lehenbiziko lotea: 1.618,15 euro.

_Bigarren lotea: 1.618,15 euro.

_Hirugarren lotea: 888,27 euro.

Horretarako, lehengo gordailuek balioko dute. Posturak mugatzen dituzten tarteak bigarren lizitazioko hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira lote bakoitzean, hau da:

_Lehenbiziko lotea: 80,91 euro.

_Bigarren lotea: 80,91 euro.

_Hirugarren lotea: 44,41 euro.

Orobat, loteren bat lehenengo lizitazioan esleitzen ez bada, zuzeneko esleipenaren tramitea hasteko iragarpena egiten ahalko da, Enkante Mahaiak hala erabakita. Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduko 139. artikuluari jarraituko zaio, hurrengo lerroaldean zehaztutakoaren arabera.

Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen den moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira Mahaian, kartazal itxian, hilabeteko epean. Eskaintzak aurkezteko epea ahitu eta hurrengo bost egun balioduneko epean Enkante Mahaiak jaso diren eskaintzak irekiko ditu, eta haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio ondasunaren esleipena ere egiten ahalko du. Bestela, hilabeteko luzapena iragarriko da eskaintza gehiago aurkezteko, gutxieneko prezio berri bati lotuak, eta hala, hilabetez hilabete, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldia jendaurrekoa izanen da eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Dirubilketa Zerbitzuan eginen da, Iruñeko Paulino Caballero kaleko 50eko behean.

Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa paratutako gutxieneko prezioaren %20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

16. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean erregistroko titularrak ez beste inork erabiltzen dituenik.

17. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

18. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza korrituak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira.

19. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea ondorio guztietarako aski dela enkantea jakinarazteko.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 948-292974, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2007ko otsailaren 26an._Nahitaezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0703334