35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

39/2007 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Meanoko udal mugapeko 2. poligonoko 306. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuaren espedientea, Navarra de Embutidos, S.L. enpresak sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legeko 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Ikusirik Ingurumenaren gaineko Eraginaren Bulegoak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 35.3 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Meanoko udal mugapeko 2. poligonoko 306. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuaren espedientea, Navarra de Embutidos, S.L. enpresak sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunez, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hartarako, espedientea interesatuen eskura egonen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada Etorbidea, 2, Iruña) eta Meanoko Udalean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Meanoko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 8an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0702581