35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

38/2007 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da Tuterako udalerriko 26. poligonoko 205. lurzatian eta 27. poligonoko 215., 217. eta 218. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko. Opde, S.L. enpresak sustatu du.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legeko 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

2006ko abuztuaren 31n Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean, 28. artikuluan, ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emango duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Aurretik aipatutako martxoaren 22ko 4/2.005 Foru Legeak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoak, 25.2 artikuluan ezarri du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere jasoko duela, hirigintzako legediaren arabera hori ere eskatu behar den kasuetan. Tuterako Udalak aldeko txostena eman du, aipatu foru legean ezarritakoarekin bat.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak urriaren 3an emandako 0286/2006 Ebazpenaren bidez espedientea jendaurrean jarri zen, 2006ko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 28an.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Tuterako udalerriko 26. poligonoko 205. lurzatian eta 27. poligonoko 215., 217. eta 218. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko. Opde, S.L. enpresak sustatu du eta honako baldintza hauek bete beharko ditu:

_Ukituko dira, bakarrik, zimentazioak eta kanalizazioak egin ahal izateko ezinbestean ukitu behar diren eremuak; ahalik eta lur mugimendu gutxien egin beharko dira eta ez da inguruko topografia aldatuko.

_Instalazioak gutxienez 15 metroko distantzia utzi beharko du instalazioaren itxitura perimetralaren eta erliebearen ertzaren artean, lurzoruaren higadura eta lubiziak saihesteko eta paisaiaren gaineko eragina murrizteko. Birlandatze lanak hasi aurretik, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertu eta Lehengoratzeko Atalean jakinarazi beharko da, gutxienez 48 ordu lehenago (telefono zenbakia: 848 42 14 86 / 848 42 49 05)

_Obra bukatutakoan landare tratamendu egokia eginen da, lurzoruaren higadura murrizteko helburuz. Tratamenduak egin beharreko jarduerarekin bateragarria izan beharko du, eta obrak ukitutako eremu guztiak berriz landareztatu beharko dira, Ingurumen ukipenenetarako azterlanean zehaztutako hazi nahasketa erabiliz. Birlandatze lanak hasi aurretik, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertu eta Lehengoratzeko Atalean jakinarazi beharko da, gutxienez 48 ordu lehenago (telefono zenbakia: 848 42 14 86 / 848 42 49 05).

_Gainera, landare pantaila bat egin beharko da, eguzki sorgailuak izanen diren lurren perimetroan, eguzki plantak eremu horretan ekarriko duen begi-inpaktua ahalik eta gehien murrizteko. Erromeroa (Rosmarinus officinalis) eta abaritza (Quercus coccifera) landatu beharko dira, ilara bat eginez, metro bateko tartea utzita.

_Inguruko hesia ugaztun txikiak pasatzeko modukoa izanen da; beraz, beheko aldean horretarako toki nahikoa utzi beharko da (10 zentimetro inguru).

2. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 35.000 euroko fiantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo gutxituko direla bermatzeko, 4/2005 Foru Legeko 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Tuterako Udalari eta interesatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 8an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0702583