35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

147/2007 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Lan zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Trelleborg Inepsa, S.A." enpresarako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 18/2007).

Departamentu honetan 2007ko otsailaren 1ean sartu da "Trelleborg Inepsa, S.A." enpresako lan hitzarmen kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 87/2007).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Trelleborg Inepsa, S.A." enpresako lan hitzarmen kolektiboaren lansarien berrikuspenari buruzko akordioa (kodea: 3104302) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 20an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

"TRELLEBORG INEPSA, S.A." ENPRESARAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2007KO SOLDATEN BERRIKUSPENARI BURUZKO AKORDIOA

ERABAKIEN AKTA

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 26an, Trelleborg-Inepsa S.A.ren zuzendaritza, Giza Baliabideen zuzendariak ordezkatua, eta Trelleborg-Inepsa enpresaren langileen ordezkariak, hau da, enpresa batzordea, eta sindikatuetako ordezkariak:

1. 2007ko lansarien taulak erabaki eta izenpetu dira.

2. Erabakien akta honen eranskinean dago jasorik lansarien taula:

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 26an.

Zuzendaritzaren aldetik: José Luis Solabre, Javier Morrás, Carlos de Goñi.

Enpresa batzordearen aldetik: Agustín Ruiz, Fernando Redín, Mariano Villa, Antonio González, Idoya Echarri, Orlando Millán, Ana Isabel Jiménez, Alfonso Zubiri, Sagrario Aizcorbe, Juan José Salas, Alicia Salas, Antonio Andrés eta Javier Mendive.

Sindikatuen ordezkariak: Pedro Fernández, Ignacio Repodas, Aitor Díez, Corinda Rendo

2007RAKO LANSARIEN TAULAK

Hilabetean

K A T E G O R I A K SOLDATA ESTRAK ANTZINATASUNA GAUEKO LANA LAN ZIKINAREN PLUSA

LANGILE TITULUDUNAK

Zuzendaria 1928,45 1842,00 1178,63 - -

Teknikari nagusia 1595,54 1591,95 1009,02 - -

Teknikaria 1557,05 1466,82 917,51 - -

LANGILE TITULUGABEAK

Kontramaisua 1366,03 1216,80 762,89 29,10 -

Arduraduna. 1341,93 1138,69 740,92 28,05 12,98

Lan laguntzailea 1185,73 1044,83 651,82 - -

Lan laguntzaile izateko hautagaia 1029,70 908,62 606,57 - -

BULEGOKO LANGILEAK

Delineatzaile proi. 1447,39 1216,80 801,03 - -

Delineatzailea. 1405,90 1154,24 777,38 - -

Laguntzailea 1142,66 1079,14 666,97 - -

ANTOLAKETAKO LANGILEAK

Atalburua,1. 1414,18 1279,23 782,08 - -

Atalburua, 2. 1358,18 1216,80 750,18 - -

1. mailako teknikaria 1290,24 1273,26 711,44 - -

2. mailako teknikaria 1238,89 1138,69 682,17 - -

Laguntzailea 1185,75 1080,74 651,83 - -

ADMINISTRAZIOKO TALDEA

1. mailako burua 1560,38 1370,92 919,57 - -

2. mailako burua 1453,84 1279,23 848,65 - -

1. mailako ofiziala 1368,78 1216,80 803,48 - -

2. mailako ofiziala 1336,51 1154,27 774,72 - -

Laguntzaileak: 1212,61 1079,14 692,17 - -

Egunean

LAGUNTZAILE OFIZIALAK

1. mailako ofiziala 42,03 1278,39 1561,88 707,84 48,18 25,69 12,04 46,13

2. mailako ofiziala 41,13 1250,73 1528,58 682,97 47,09 23,86 11,77 46,13

3. mailako ofiziala 40,76 1239,85 1500,30 649,10 46,72 18,69 11,68 46,13

INDUSTRIAKO PROFESIONALAK

1. mailako profesionala 41,94 1275,66 1528,58 673,94 48,10 24,90 12,03 46,13

2. mailako prof. 6 urte 41,94 1275,66 1528,58 646,07 48,10 24,90 12,03 46,13

2. mailako profesionala 41,05 1248,81 1500,30 646,07 47,09 23,82 11,77 46,13

Espezialista laguntzailea 39,15 1190,77 1490,90 646,07 44,73 17,90 11,18 46,13

Peoia 38,85 1181,45 1481,34 - 44,37 17,76 11,09 46,13

2. mailako peoia 29,86 908,54 1076,77 - 33,79 16,24 8,45 46,13

2007KO BEHIN-BEHINEKOA

KPI: 1,02

Hitzarmena: 0,005

Gehitze tasa: 1,025

Osagarria, estrusio makinan aritzeagatik: 38,76

Osagarria, nahasketa postuan aritzeagatik: 36,67

Osagarria, doitzaile lanetan aritzeagatik: 38,76

Osagarria, logistikagatik: 97,48

Osagarria, injekzioaren koordinatzaile lanetan aritzeagatik: 72,87

Osagarria, asteburuetan koordinatzaile lanetan aritzeagatik: 72,87

Plusa, arduraduna ordezteagatik: 9,11

Plusa, eskuragarritasunagatik: 99,37

Laguntza, ezkontzagatik: 198,73

Laguntza, jaiotzagatik: 63,47

Laguntza, eskolarako: 47,60

Osagarria, trinkotze pilotuendako: 72,87

Produkzio prima:

100,00:0,00

110,00: 2,74

120,00: 5,48

130,00: 11,13

140,00: 16,99

Gehieneko prima. 2. mailako peoia: 14,38

Mozkinen ordainsaria: 1327,66

Lanera etortzea: 0,75

Zati finkoagatik: 26,50

Zati aldakorragatik: 18,77

Iragarkiaren kodea: F0703374