35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

146/2007 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Lan zuzendari nagusiak emana, Azagrako "Navser, S.L." enpresarako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 21/2007).

Departamentu honetan 2006ko otsailaren 8an sartu da "Navser, S.L." enpresarako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 70/2004).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Azagrako "Navser, S.L." enpresarako (kodea: 3108432) enpresarako Lan Hitzarmen Kolektiboaren soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 20an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

"NAVSER, S.L." ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN SOLDATAK BERRIKUSTEKO AKORDIOA

Azagran (Nafarroa), NAVSER S.L. enpresaren lokaletan bildu dira, 2007ko otsailaren 1eko 11:00etan, enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkariak. Hauek hain zuzen:

Zuzendaritzaren aldetik:

Sara Virto Muro.

José María Arregui Zamorano (enpresa aholkularia).

Langileen aldetik:

Teodoro Jiménez Arrendó.

David Martínez Guillén (UGTko aholkularia).

Bi alderdiok gaitasun aski onartzen diote elkarri eta erabaki dute:

1. NAVSER S.L. enpresarako hitzarmen kolektiboaren 2007. urteko soldaten taula onestea eta sinatzea.

2. José María Arregui Zamorano jaunari ahalmena ematea behar diren kudeaketak egin ditzan, lansarien taula dagokion bulego publikoan erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.

Eta beren adostasuna adierazteko, goian adierazitako tokian eta egunean.

Langileen aldetik, sinadura ulertezina. Zuzendaritzaren aldetik, sinadura ulertezina.

III. ERANSKINA

2007ko sodaten behin betiko taula, 1.784 orduko lanaldi aurreikusirako kalkulatua

1. M. OFIZIALA 1.041,01 15.615,15 13,31 0,88 1,32

2. M. OF./MAK./ESKUORG. 1.034,80 15.522,00 14,19 0,88 1,31

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA 996,29 14.944,35 13,68 0,88 1,26

PLANTAKO LAGUNTZAILEA 996,29 14.944,35 13,68 0,88 1,26

Urteko soldata = hilabeteko soldata X 15 (12 hilabete uztaileko ordainsaria + abenduko ordainsaria + iraunkortasun ordainsaria).

Iragarkiaren kodea: F0703326