35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

134/2007 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Lan zuzendari nagusiak emana, 2007rako Nafarroako "Ostalaritzaren industria" sektorerako lan hitzarmenaren (espediente zenbakia: 20/2007) soldatak berrikusteko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

Departamentu honetan 2007ko otsailaren 12an sartu da "Ostalaritzaren industria" sektorerako Lan Hitzarmenaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 47/2004).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Ostalaritzaren industria" sektorearen soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea (hitzarmenaren kodea: 3103805), Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO OSTALARITZA SEKTORERAKO HITZARMEN KOLEKTIBOAREN SOLDATEN BERRIKUSPENA

AKTA

Iruñean, 2007ko otsailaren 7an.

Bildurik:

Asociación de Empresarios de Hostelería de Navarra elkartearen aldetik:

Manuel Chocarro López jauna.

Asociación Navarra de Pequeña Empresa de Hostelería elkartearen aldetik:

José Luis Sánchez Gallipienzo jauna.

Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren izenean:

Alicia Sanz Pascal andrea.

Langile Komisioen izenean (CC OO):

Juan Antonio Vidal Canabal jauna.

Erabaki dute:

Lehendabizi._Hitzarmenaren Batzorde Paritarioa eratutzat ematea. Akta hau, hitzarmen kolektiboaren esparru funtzionaleko enpresa guztientzat balioko duena, sinatzeko legezko ordezkapena eta gaitasuna aitortzen zaio batzordeari.

Bigarren._Ostalaritza sektoreko Hitzarmen Kolektiboaren bosgarren artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 2006ko soldaten berrikuspena onestea.

2006. urteko berrikuspena dela eta, langileei ordaindu beharreko atzerakinak 2007ko martxoko soldaten erreziboetan aplikatuko zaizkie.

2006KO TAULETAKO SOLDATEN BERRIKUSPENA

_Oinarrizko soldatak (6. artikulua):

Mailak:

I: 1.071,70.

II: 926,96.

III: 825,59.

IV: 796,58.

V: 593,80.

_Soldaten plusa (7. artikulua): 87,40 euro hilabetean.

_Hitzarmen plusa (10. artikulua):

Mailak:

I: 180,51.

II: 159,04.

III: 144,05.

IV: 139,68.

V: 109,71.

_Igande eta jaiegunetako plusa (12. artikulua): 20,55 euro.

_Harreragileen plusa (13. artikulua): 55,62.

_Asteko atsedenaren ordezko ordainsaria (16.2 artikulua): 32,38.

_Ordainsaria (16.3 artikulua, C atala): 24,21.

_Laneko arropa (23. artikulua): 92,53.

_Gaueko lana (27. artikulua):

I: 1,94 euro ordu bakoitzeko.

II: 1,65 euro ordu bakoitzeko.

III: 1,49 euro ordu bakoitzeko.

IV: 1,46 euro ordu bakoitzeko.

Gaueko atezaina: 62,37 euro hilabetean.

Gaueko zaindaria: 53,45 euro hilabetan.

_Prestakuntzarako kontratuak (29. artikulua).

Kontratuko 6. hilabetea arte: 635,39.

Kontratuko 7. hilabetetik 12.era: 754,51.

Kontratuko 2. urtean: 794,22.

_Jantoki zerbitzua (41. artikulua): 1.048,80.

Hirugarren._Akta hau Nafarroako Gobernuaren Lan Departamentura igortzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta erregistratzeko.

Eta jorratu beharreko beste gairik ez izanik, bileraren akta irakurri eta bertaratu diren guztiek sinatu ondoren, bilerari bukaera eman zaio.

Iragarkiaren kodea: F0703097