35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

130/2007 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Lan zuzendari nagusiak emana, 2007rako Nafarroako "Eraikinen eta lokalen garbiketa" sektorerako lan hitzarmenaren (espediente zenbakia: 19/2007) soldatak berrikusteko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

Departamentu honetan 2007ko otsailaren 2an sartu da Eraikinen eta lokalen garbiketa sektorerako hitzarmenaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 59/2007).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Eraikinen eta lokalen garbiketa" sektorearen soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea (hitzarmenaren kodea: 3104605), Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ERAIKINEN ETA LOKALEN GARBIKETA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2007KO LANSARIEN BERRIKUSPENARI BURUZKO AKORDIOA

Iruñean, 2007ko otsailaren 31n, 16:30ean.

Valentín Velasco Carrasco jauna buru zela bildu zen Nafarroako Eraikinen eta lokalen garbiketa sektoreko Hitzarmen Kolektiboaren Interpretaziorako Batzorde Paritarioa, honako entitate eta ordezkari hauez osaturik:

Enpresaburuen aldetik, David Bueno Martínez jauna ASPEL-Garbiketa Enpresen Elkarte Profesionalaren izenean eta Carlos Esquisábel Esteban eta José Manuel Ayesa Villar jaunak Nafarroako Eraikin eta Lokalen Garbiketaren arloko Enpresaburuen Elkarte Profesionalaren izenean.

Langileen aldetik, Ana Fernández Miranda andrea UGTren izenean, Juan Antonio Vidal Caníbal jauna CC.OO.ren izenean, Juan José Celaya Elizalde jauna ELAren izenean eta Pello Lasa Iriberri jauna ESKren izenean.

Bi aldeek elkarri aitortzen diote behar den legezko gaitasuna eta bertan daudenen bozekin,

Erabaki dute:

Lehendabizikoa._Indarra duen hitzarmen kolektiboaren 5.2 artikuluan ezarritakoarekin bat (2005eko uztailaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), lansarien taulak onetsi eta izenpetzea. Taulok 2007o abenduaren 31tik aurrera izanen dute indarra, eta akta honen eranskinean ageri dira.

Alde horretatik, agerrarazten da ezen, esku-lanaren kostua 2006 urtekoa baino 100eko 6,54 gehiago dela.

Bigarrena._Lansarien taulako testuaren bi ale Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko beharrezkoa dena egin dezan, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Horretarako, ahalmena eman zaio batzordeburuari, beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean.

ELA, sinadura ulertezina. ESK, sinadura ulertezina. UGT, sinadura ulertezina. CC.OO., sinadura ulertezina; ASPEL, sinadura ulertezina. APELENA sinadura ulertezina. Batzordeburua, sinadura ulertezina.

2007. URTEKO LANSARIEN TAULAK

ADMINISTRAZIO TALDEA

Administrarien burua 1.387,70 146,51 22.939,90 13,64 23.013,15 13,69 53,0066,26 1,74 208,16 138,77

Administrari-ofiziala, 1.100,61 134,23 18.455,49 10,98 18.522,60 11,02 42,0052,51 1,38 165,09 110,06

Administrari laguntzailea 987,76 129,44 16.693,28 9,93 16.758,00 9,97 37,7147,15 1,24 148,16 98,78

MENPEKOEN TALDEA

Biltegizaina. 939,53 130,39 15.983,61 9,51 16.048,80 9,55 35,8944,87 1,18 140,93 93,95

Mandatari kobratzailea 939,53 130,39 15.983,61 9,51 16.048,80 9,55 35,8944,87 1,18 140,93 93,95

LANGILEEN TALDEA

Kanpoko garbiketaren orotariko ar-

duraduna 1.315,67 143,48 21.815,51 12,98 21.887,25 13,02 50,2662,81 1,65 197,35 131,57

Barneko garbiketaren orotariko ar-

duraduna 1.243,79 140,38 20.692,36 12,31 20.762,55 12,35 47,5259,38 1,56 186,57 124,38

Kanpoko garbiketaren orotariko tal-

deko burua 1.099,78 134,23 18.443,04 10,97 18.510,15 11,01 42,0052,51 1,38 164,97 109,98

Barneko garbiketaren orotariko tal-

deko burua 1.027,79 131,12 17.318,09 10,30 17.383,65 10,34 39,2749,07 1,29 154,17 102,78

Gidaria/gidari garbitzailea 987,73 129,44 16.692,83 9,93 16.757,55 9,97 37,7147,15 1,24 148,16 98,77

Peoi espezializatua/Eskorga-gidaria 987,73 129,44 16.692,83 9,93 16.757,55 9,97 37,7147,15 1,24 148,16 98,77

Garbiketako peoia 939,53 130,39 15.983,61 9,51 16.048,80 9,55 35,8944,87 1,18 140,93 93,95

2007. urtean, gidariek (txoferrak), gidari-garbitzaileek eta eskorga-gidariek 33,46 euroko pizgarria jasoko dute hilean, karguko eginkizunak erantzukizunez eta behar bezala betetzeagatik; gidari-beira garbitzaileek 34,74 euroko pizgarria jasoko dute hilean, eta beira garbitzaileek 21,71 euroko pizgarria hilean, betiere lanaldiaren erdia gutxienez horretan ematen badu.

Gidarien, gidari garbitzaileen eta eskorga-gidarien plusa: 33,46 euro hilabeteko.

Gidari-kristal garbitzaileen plusa: 34,74 euro hilabeteko.

Kristal garbitzaileen plusa: 21,71 euro hilabeteko.

Joan-etorrien plusa (kilometrajea): 0,25 euro/km.

Jaiegun plusa: 2,82 euro orduan (18,76 euro 6,66 euroko lanaldietan).

Oinetakoak: 13,45 euro

Urteko lanaldia: 1.681,333 ordu.

Oharrak:

1._Urtean jasotako guztia dakarren zutabean langileak 2007an egiaz jasotako urteko lansaria dago adierazirik, udaberriko paga barne, 2006ko urtean sorrarazia bada ere.

2._Urtean sorrarazitako guztia dakarren zutabean 2007an egiaz sorrarazitako urteko lansaria dago adierazirik, udaberriko paga barne, 2006ko urtean ordainduko bada ere.

3._Orduko sorrarazitako prezioa izanen da 2007an lan harremana amaituko duten langileek egiaz lan egindako ordu bakoitzeko jaso beharko duen zenbatekoa; horrek ez du eragozten 2008ko taulen arabera dagokion eguneratzea egitea.

4._Orduko jasotako prezioa dakarren zutabean langileak 2007an egiaz lan egindako ordu bakoitzeko jasotako orduko lansaria dago adierazirik, udaberriko paga barne, 2006ko urtean sorrarazia bada ere.

Iragarkiaren kodea: F0703096