35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

66/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Lan zuzendari nagusiak emana, 2007rako Nafarroako "Ardogintza" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren (espediente zenbakia: 2/2007) soldatak berrikusteko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

Departamentu honetan 2007ko urtarrilaren 16an sartu da 2007ko "Ardogintza" sektorerako Lan Hitzarmeneko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 41/2005).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Ardogintza" sektorearen (kodea: 3107605) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 23an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ARDOGINTZA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 15eko 11:00etan, Nafarroako Lan Auzitegiko lokalean Nafarroako Ardoaren, Alkoholaren, Likoreen eta Sagardoaren Industriako hitzarmen kolektiboaren negoziazio mahaiko kideak bildu dira, 2007ko soldaten taulak gaurkotzeko eta batzorde paritarioak aipatu hitzarmen kolektiboaren 34. artikuluari buruz egiten duen interpretazioa ezagutzeko.

Aldez aurretik, UGT sindikatuak berretsi du batzorde paritarioan aurkezturiko idazkia. Idazki hartan jakinarazi zuen antolamendu zioengatik hitzarmenaren negoziazio batzordeko kideak aldatu direla, aurreko kideek baja hartu dutelako eta haien ordez Luis González Obregozo jauna eta Pilar Iraizoz Urdaniz andrea proposatu ditu eta gainerako mahaikideek onartu egin dituzte.

Gaiak sakon eztabaidatu ondoren, bertaratuek erabaki dute:

1. Bilkuran parte hartu zutenei behar besteko legezko gaitasuna onartzea 2007ko lansarien taulak onesteko. Hauek dira bildutakoak:

_A.N.E.V.I.D.( Asociación Navarra de Empresarios Vinícolas, Bebidas y Derivados)en ordezkari, F. Gerardo Díaz, ANEVIDeko presidente gisa eta Juan González Cantalapiedra, ANEVIDeko aholkulari gisa.

_U.C.A.N. (Unión de Cooperativas Agrarias de Navarra)en ordezkari, Javier Zabaleta, UCANeko aholkulari gisa.

_U.G.T. sindikatuaren ordezkari, Luis González Obregozo, Nekazaritzako Elikagaien Federazioa kudeatzeko koordinatzailea eta Pilar Iraizoz Urdaniz, Nekazaritzako Elikagaien Federazioa kudeatzeko mahaikidea.

2. 2007ko soldaten taulak sinatuz onestea lan arloko agintaritzari aurkezteko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, orok jakin dezan.

3. Berrestea abenduaren 22ko aktaren arabera batzorde paritarioak hitzarmenaren kolektiboaren 34. artikuluan, Aldi baterako ezintasunari buruz egiten duen interpretazioa. Hauxe da testu berria: 34. artikulua._Aldi baterako ezintasuna._Laneko istripuren baten ondorioz aldi baterako sortzen den edozein ezintasun kasutan, langileak jasotzen duen egiazko soldataren %100 ordainduko da.

Eritasun arrunten edo lanetik kanpoko istripuen ondoriozko aldi baterako ezintasunen kasuan, langileak Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea baldin badu, enpresek Gizarte Segurantzaren edo enpresaren prestazioa osatu beharko dute langileak jasotzen duen egiazko soldataren %75a arte, laneratze plusa sartu gabe, baja bakoitzeko lehenengo zazpi egunetan, eta %90 zortzigarren egunetik aurrera.

Haurdunaldian arriskua izateagatik aldi baterako ezintasuna duenean emakumeak, bere kotizazio soldataren %100 jasoko du egoera horrek irauten duen bitartean.

Eta beren adostasuna adierazteko, arestian aipaturiko bertaratuek sinatu dute akta hau eta horren kopia igorriko da lan agintaritzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

K A T E G O R I A K KOEFIZIENTEA LANERATZE PLUSA VIRGEN VIÑAS HILEKO LANSARIA GUZTIRA URTEAN ANTZ. OINAR.

TEKNIKARIAK

Zuzendari teknikoa 2,50 184,73 951,32 1.948,10 30.441,42 556,98

Enologoa 1,60 118,22 951,32 1.246,78 19.824,98 556,98

Laborategiko arduraduna 1,40 103,45 951,32 1.090,94 17.465,78 556,98

Laborategiko urgazlea 1,20 88,67 951,32 935,09 15.106,57 556,98

Laborategiko laguntzailea 1,10 81,28 951,32 857,16 13.926,96 556,98

ADMINISTRARIAK

Administrazio zuzendaria 2,50 184,73 951,32 1.948,10 30.441,42 556,98

Administrazio burua 1,75 129,31 951,32 1.363,67 21.594,39 556,98

1. mail. ofiziala 1,30 96,06 951,32 1.013,01 16.286,17 556,98

2. mail. ofiziala 1,20 88,67 951,32 935,09 15.106,57 556,98

Laborategiko laguntzailea 1,10 81,28 951,32 857,16 13.926,96 556,98

KOMERTZIALAK

Zuzendari komertziala 2,50 184,73 951,32 1.948,10 30.441,42 556,98

Eskualdeko burua 2,00 147,78 951,32 1.558,48 24.543,40 556,98

Salmenta-burua 1,50 110,84 951,32 1.168,86 18.645,38 556,98

Salmenta-ikuskatzailea 1,35 99,75 951,32 1.051,97 16.875,97 556,98

Artekaria/Sustatzailea/Saltzaile bidaiaria 1,25 92,36 951,32 974,05 15.696,37 556,98

PRODUKZIOA

Upeltegiko arduraduna 1,75 129,31 951,32 1.363,67 21.594,39 556,98

Langilezaina 1,30 96,06 951,32 1.013,01 16.286,17 556,98

Ataleko arduraduna 1,25 92,36 951,32 974,05 15.696,37 556,98

Ibilbideko gidaria / autosalmenta 1,20 88,67 951,32 935,09 15.106,57 556,98

1. mail. ofiziala 1,20 88,67 951,32 935,09 15.106,57 556,98

2. mail. ofiziala 1,15 84,97 951,32 896,13 14.516,77 556,98

3. mail. ofiziala 1,10 81,28 951,32 857,16 13.926,96 556,98

Peoi espezializatua 1,10 81,28 951,32 857,16 13.926,96 556,98

Peoia 1,06 78,32 951,32 825,99 13.455,12 556,98

MENPEKOAK

Zaindaria/Gauzaina 1,10 81,28 951,32 857,16 13.926,96 556,98

Atezaina 1,06 78,32 951,32 825,99 13.455,12 556,98

Garbitzaileak 1,00 73,89 951,32 779,24 12.747,36 556,98

Iragarkiaren kodea: F0701595