35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

64/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Lan zuzendari nagusiak emana, 2007rako Nafarroako "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren (espediente zenbakia: 6/2007) soldatak berrikusteko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

Departamentu honetan 2007ko urtarrilaren 19an sartu da "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorerako soldatak berrikusteko akordioa, 2007. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 69/2006).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorerako (kodea: 3102705) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 23an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "GOZOKI, OPIL ETA PASTEL PRESTALEKU ETA FABRIKAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBO PROBINTZIALA

AKTA

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 18ko 16:30ean, Nafarroako "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorearen lan hitzarmen kolektibo probintzialerako batzorde negoziatzailea bildu zen, ondoko entitate eta ordezkariek osatua:

Pastelgintzako enpresaburu artisauen Nafarroako Elkartea (ANEP) ordezkatuz: Gabriel Lamberto, Juan Antonio Ibáñez eta Javier San Miguel.

CCOO sindikatuaren aldetik: Isabel Montiel eta Pilar Pérez.

UGT sindikatuaren aldetik: Pilar Iráizoz eta María Victoria Pastor.

Ekitaldiari hasiera eman ondoren,

Erabaki dute:

Lehena._Hitzarmen kolektiboaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, soldatak igotzea, 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko ondorioekin. Horretarako, %2,75eko igoera aplikatuko da 2006ko abenduaren 31n indarra zuten soldaten taulen gainean.

Bigarrena._Eranskinetako soldaten taulak osorik onestea.

Hirugarrena._Hitzarmen indarduneko 33. artikuluan ezarritakoaren arabera, aseguru poliza soldataren portzentaje berean handitzea, hau da, %2,75ean. Hortaz, laneko istripuen ondoriozko ezintasun erabateko edo osoko kasuetan, 47.676 euroko kalte-ordaina jasoko da, eta laneko istripuen edo lanbide-eritasunaren ondoriozko heriotz kasuetan, berriz, 40.895 euroko kalte-ordaina.

Laugarrena._Akta hau eta eranskina Nafarroako Gobernuko Industria, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, jakin dezan. Espresuki eskatuko zaio behar dena xedatu dezala gero erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean.

I. ERANSKINA

Soldaten taulak (2007ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra arteko indarraldia)

Arduraduna. 42,22 27,26

1. mailako ofiziala 37,67 26,06

2. mailako ofiziala 34,19 24,82

Laguntzailea 31,84 23,68

Garbitzaileak 27,44 22,14

Peoia 30,86 22,48

18 urtetik gorako saltzailea 29,44 22,59

Ikastuna ez den 17 urteko langilea 19,46 14,59

Ikastuna ez den 16 urteko langilea 16,89 13,84

Prestakuntzako kontratuak:

_Lehen urtekoak: 23,15 euro

_Bigarren urtekoak: 26,23 euro

_Hirugarren urtekoak: 30,86 euro

Gainerako kontzeptu ekonomikoak:

10. artikulua. Laneko arropa: 24,17 euro.

22. artikulua. Gaueko txandaren plusa: 1,93 euro.

23. artikulua. Zaindariaren eguna: 43,09 euro.

31. artikulua. Aparteko orduak:

_Dendetako langileak (dendariak): 7,10 euro.

_Prestalekuetako langileak: 8,74 euro.

33. artikulua. Aseguruen poliza:

_Laneko istripuen ondoriozko erabateko ezintasuna edo ezintasun osoa: 47.676 euro.

_Laneko istripuaren edo eritasun profesionalaren ondoriozko heriotza: 40.895 euro.

Iragarkiaren kodea: F0701599