35. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

62/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Alabastroaren industriak" sektorerako lan hitzarmenaren (espediente zenbakia: 7/2007) soldatak berrikusteko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

Departamentu honetan 2007ko urtarrilaren 22an sartu da 2007ko "Alabastroaren industriak" sektorerako Lan Hitzarmeneko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 60/2005).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Alabastroaren industriak" sektorearen (kodea: 3100305) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 23an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ALABASTROAREN INDUSTRIAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2007KO SOLDATEN BERRIKUSPENA

AKTA

Behean sinatzen dutenak, Agrupación de Alabastro de Navarra elkartearen, UGT sindikatuko Metal, Eraikuntza eta Antzekoen Federazioaren (MCA-UGT) eta langileen ordezkariak, bildu dira eta

Erabaki dute:

1. Alabastroaren sektoreko 2007. urterako soldaten taulak sinatzea, Alabastroaren hitzarmeneko 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zeinetan zehazten baita 2007. urteko soldaten igoera KPI erreala gehi puntu bat izanen dela (2,7+1=3,7).

2. 2007. urtean 1.787 orduko lanaldia izanen da.

3. Honakoa da istripuaren eta laneko eritasunaren asegurua:

_Baliaezintasun iraunkor osoa: 37.266,92 euro.

_Erabateko baliaezintasun iraunkorra: 13.689,49 euro

_Heriotza: 13.689,49 euro.

Beste gairik ez dagoenez, bilerari bukaera eman zaio 2007ko urtarrilaren 19ko seietan.

Stua: Antonio Saez Sesma, Isidro Jiménez Morales, Manolo Randez Garbayo, Pedro Chivite Fernández, Jesús Sesma Monte, Eduardo Segura Ramírez eta Severo García Pesquera.

2007KO SOLDATEN TAULAK / SOLDATEN IGOERA: 2,7 + 1 = 3,7

Administrariak-1. mailako ofiziala 801,41 262,82 1064,23 1064,23

Laguntzailea 686,43 233,86 920,29 920,29

Izangaia 588,32 125,04 713,36 713,36

Tailerreko langile arduraduna 803,30 286,09 1089,39 1089,39

Peoien burua 803,30 286,09 1089,39 1089,39

1. mailako ofiziala 777,90 250,37 1028,27 1028,27

2. mailako ofiziala 751,27 199,11 950,38 950,38

Laguntzailea 726,81 175,34 902,15 902,15

Peoi espezialista 704,19 173,81 878,00 878,00

Peoi arrunta 681,11 167,27 848,38 848,38

Pintxea 16-18 urtekoa 484,04 127,82 611,86 611,86

Pintxea 14-16 urtekoa 433,91 117,03 550,94 550,94

_Urteko orduak: 1.787

Iragarkiaren kodea: F0701597