26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

5. azpiunitatearen birzatiketa. Behin betiko onespena

Herri honetako alkateak, 2007ko urtarrilaren 16ko ebazpenaren bitartez, behin betiko onestea erabaki zuen 5. azpiunitateko birzatitze proiektua, María Teresa Ruiz Zueco andreak eta Construcciones Ablitas y Malón, S.L.k aurkeztua. Barillasko errepidearen eskuinaldeari dagokio (2. poligonoa, 581 eta 582. lurzatiak eta 1.167.aren zati bat).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ablitasen, 2007ko urtarrilaren 16an._Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0701583