26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak 2007ko urtarrilaren 26an emandako 15/2007 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zen Beriaingo Udal Planeko UR-5 unitatearen xehetasun azterlana, José María Oroz Arizcuren jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Beriainen, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0701572