26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

UE 32 birzatiketaren behin betiko likidazioa eta konpentsazio batzordearen desegitea

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, urtarrilaren 22ko 61/2007 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen UE 32 unitateko konponketaren behin betiko likidazioa eta batzordearen desegitea. 1.347.483,81 euro egiten du, BEZa barne, eta José Luis Moracho Amigot jaunak, UE 32-ko konpentsazio batzordeko diruzain eta buru gisa, Udalari igorri dizkio. Espedientea jendaurrean egonen da hogei lanegunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu dadin eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatzita, Udalaren Erregistro Orokorrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko urtarrilaren 23an._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0701567