26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. arauan xedaturikoari jarraikiz (2005eko azaroaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 142. zk., argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista izateko 5 lanpostutarako izendapen proposamena onesten da, honako hauen aldekoa hain zuzen:

PILAR MUÑOZ-GUERRA VARONA

MARIA JUARISTI IRANZO

LAURA GOMEZ CORDOVILLA

MARIA PILAR ALMEIDA PRADO

DAVID COBOS MANCHON

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 8an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0702642