26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARAÑAIN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, behi betiko onetsi zuen Juan Saenz Moreno jaunak Barañaingo Bizitegien Sektoreko Plan Partzialaren IX-20 eta IX-21 lurzatien eremurako sustatutako xehetasun azterlana, Francisco Javier Tellechea Armendáriz eta Carmelo Fernández Militino arkitektoek 2006ko ekainean prestatu dokumentazio teknikoari jarraituz, zeina espedientean jaso baita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, IX-20 eta IX-21 lurzatien gaineko xehetasun azterlana Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behin betiko onetsi den dokumentu teknikoan datorren testu arau-emailearekin batean, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 81.1 artikuluan oinarrituz.

Argitara ematen da bere ondorioak izan ditzan, aipatu legezko zehaztapenak betez, eta ohartarazten da xehetasun azterlan honen aurka _xedapen administratiboa baita_ ezin dela errekurtsorik jarri administrazio bidean Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraituz; horrenbestez, beste bide hauetako batean inpugnatu daiteke behin betiko onespen hau:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2007ko urtarrilaren 29an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

TESTU ARAU-EMAILEA

Etxesail elkartuaren gaineko azterlaneko txostenaren testu berria, materialen atalari dagokiona, a) fatxaden puntuari, zehazki:

a) Fatxadak:

_Geruza bakarreko estaldurak, harrizkoak edo marmolezko agregakinak izan.

_Lehen kalitateko pinturak.

_Zokalo babesgarriak onartzen dira, zeramikazkoak edo harrizkoak, haien koloreak ez badu eraikinaren estetika aldatzen.

Iragarkiaren kodea: L0701560