26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udaburuak, 2007ko urtarrilaren 19ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Bearingo Kontzejuko U.E.1 unitatearen eremuko xehetasun azterlana, Promociones Soal Empresarial, S.L.k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta, eta ukitutako jabeei zein Kontzejuari jakinaraziko zaie, nahi duenak azter dezan eta bidezkoak iruditzen zaizkion alegazio eta oharrak egin ditzan.

Deierrin, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0701498