26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZANGOZA

Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-3, UE-4, UE-ZV.1 eta UE-ZV.2 exekuzio unitateak urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hona haren xedapen zatiak dioena:

1. Behin betiko onestea Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-3, UE-4, UE-ZV.1 (zatia) eta UE-ZV.2 (zatia) (Cantolagua II) exekuzio unitateak urbanizatzeko proiektua, unitatea birzatitzeko Batzordeak sustatua, aurkeztutako proiektu teknikoari jarraituz (2006ko maiatzaren 22an ikus-onetsia), zehaztapen hauekin:

_Udal arkitektoak 2006ko urriaren 17ko txostenean (espedientean jasoa) adierazitakoak.

_Urbanizazioan landatzen diren zuhaitzak tantaka ureztatuko dira.

_Cantolaguan aurreko fasean egindako etxebizitzek dituzten arazoak galarazteko moduan diseinatuko da zintarriaren jangunea, ibilgailuak garajean sartzeko.

_Berriz aztertuko da proiektuan aurreikusitako eserlekuen kopurua.

_Berriz aztertuko da estolderiako estalkiak ixteko sistema, zanpatzean hotsik egin ez dezaten.

2. Sustatzaileak "urbanizazioa handitzeko eremua" dokumentuan deskribatzen dituen obrekin osatuko dira proiektuan aurreikusitako urbanizazio obrak. Teknikari berek prestatu dituzte biak eta, hartan, 2006ko ekainekoa baita, aurreikusita daude jarduketak urbanizazioaren ekialdean (Sotico Batán kalea) zein hegoaldean (futbol zelaiaren parean).

Zangozan, 2007ko urtarrilaren 3an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0701476