26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OTEITZA

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2006ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, Udalaren 2006ko aurrekontuko hiru aldaketa onetsi zituen hasiera batean.

Orobat Udaleko alkateak alkatetzaren 2007ko urtarrilaren 16ko ebazpenaren bidez, hasiera baten onetsi zuen Udalaren 2006ko aurrekontuko aldaketa bat.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oteitzan, 2006ko otsailaren 12an._Alkatea, Angel Martínez López.

Iragarkiaren kodea: L0702937