26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

MURCHANTE

Alkatetzaren ebazpena

Murchanteko Udaleko alkate udalburuak, 2007ko otsailaren 17an, ebazpen hau eman zuen:

"Murchanteko udal mugapean diren zenbait finka okupatu aitzineko aktak egiteko deialdia. Saneamenduko kolektorearen proiektua, Charas bizitegien unitatea urbanizatzeko proiektuaren eranskina.

2006ko irailaren 28an abiatu zen desjabetze prozedura eta hamabost egunez jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, "Murchanteko saneamenduko kolektorearen proiektuan, Charas bizitegien unitatea urbanizatzeko proiektuaren eranskinean" aldaketa eginda.

Murchanteko Udalak 2006ko abenduaren 28an behin betiko onetsi zituen proiektuko aldaketak eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, baita alegazioen erantzuna ere. Onespen horren ondorioa da onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa.

Bestetik, Nafarroako Gobernuak, 2006ko maiatzaren 2ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2007ko martxoaren 16an Murchanteko Udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egitera, eta bidezko bada, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldian, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa ekar ditzakete, haien kontura.

3. Alfredo Torreblanca Lafraya jauna, Maria Carmen Uriz Lusarreta andrea eta Jasone Goikoetxea Iriberri andrea Administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Murchanteko udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da eta ukitutako titular bakoitzari bere zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaio; orobat, aditzera ematen da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean".

Murchanten, 2007ko otsailaren 16an._Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0702921