26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OLLARMENDIKO MANKOMUNITATEA

Oihan enkantea

Mankomunitate honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutunazal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, aprobetxamendu eta hobekuntzen 2006. urteko planari dagokion ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra. Aintzari alderdian, 2.307 zuhaitz, 1891.11 m³ zur eta 321 m³ egur egiten dutenak. Hasierako prezioa 172.449,87 eurokoa da (170.199.90 euro zurean eta 22.449,97 euro enbor txikian).

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek gutunazal bat aurkeztu beharko dute, eta hartan beste bi sartuko dituzte:

1. "Dokumentazioa" izeneko gutunazalean, enpresaren sailkapen agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia, behar bezala kautotua, sartuko da.

2. "Proposamen ekonomikoa" izeneko gutunazalean, zer loterengatik lizitatu nahi den, hura eskuratzeko eskaintza ekonomikoa, baldintza-agiriaren ereduari jarraituz. Lizitatzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkez dezake.

Proposamenak, interesatuek behar bezala bete eta sinaturik, Erroko Kontzejuaren bilkura aretoan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun naturalean, 09:00etatik 11:00etara bitarte.

Enkantearen baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak mankomunitateburu Casimiro Cerdán Setuáinen etxean daude, interesatuen eskura.

Azken postura ematen duten egurgileek esleipen prezioari erantzunen dion banku-abala aurkeztu beharko dute.

Lotea eman gabe gelditzen bada, beste enkante bat eginen da loterako ezarri den hasierako prezioa %15 merkatuta eta hasierako enkantearen baldintza berberekin, ezarriko den prezioa salbu. Lehenbiziko enkantea eman gabe gelditu eta ordu baten buruan eginen da bigarrena.

Erron, 2007ko otsailaren 12an._Kontzejuko burua, Goyo Seminario.

Iragarkiaren kodea: L0702569