26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IZIZE

Belar enkantea

Izizeko Kontzejuak enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, Izizeko belarrak (itxituraren barrenean) 5 urtean errentan emateko, 2007ko apirilaren 1etik 2012ko martxoaren 31 arte; hasierako prezioa 8.000 euro dira, urtean.

Proposamenak Izizeko Kontzejuaren aretoan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun balioduneko goizeko hamarrak baino lehen, eta horren ondotik irekiko dira.

Aditzera ematen da lurra burdin hariz hesitua dagoela eta ura eta askak badituela.

Gainerako baldintzak Kontzejuaren idazkaritzan daude ikusgai.

Izizen (Galoze - Zaraitzu), 2007ko otsailaren 3an._Kontzejuburua, Javier Elizalde Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L0702048