26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SAN MARTIN UNX

Enkante publikoa. Iragarkia

San Martin Unxeko Udalak, 2007ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, gutunazal itxiaren bidezko lehiaketa-enkante publikorako dei egitea erabaki zuen, katastroko 5. poligonoko 1152. lurzatia, Bolaita alderdian dagoena, saltzeko. Hasierako prezioa (BEZa gabe): 90.087,96 euro.

Enkantea arautuko duen baldintza-orria lizitatzaileen eskura egonen da udal idazkaritzan (Miguel Sanz plaza, 1; 31495, San Martín Unx).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren %2.

Proposamenak gutunazal itxietan aurkeztuko dira udal erregistroan hogeita sei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak noiz ireki: idazkaritzan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostiralean, arratsaldeko ordu bietan.

San Martín Unxen, 2007ko urtarrilaren 30ean._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

Iragarkiaren kodea: L0702568