26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GALIPENTZU

Bazkalekuak enkante publikoan

Galipentzuko Udalak 2007ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran hala erabakita, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da, ondotik aipatzen diren bazkaleku multzoetako herri larreak errentan emateko:

1._Larreta eta Saso: 6.800 euro.

2._Valdeoscura, Zabaleta eta Aurino: 4.200 euro.

Esleipenak bortz urterako izanen dira.

Enkantea Galipentzuko Udalaren bilkura aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamaborzgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: tasazio prezioaren %2.

Gora jotzeko postura: 6,00 euro aldi bakoitzean.

Baldintzen agiria udal idazkaritzan egonen da ikusgai, iragarki honek iraun bitartean eta bulego orduetan.

Galipentzun, 2007ko otsailaren 10ean._Alkatea, Concepción Garralda.

Iragarkiaren kodea: L0702769