26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ZANGOZA

Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoa

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, zerbitzu orokorretako bi lanpostu, arduradun eginkizunekin, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdian, "Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea" erakunde autonomorako.

"Zangozako Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxea" erakunde autonomoko Batzordeak 2006ko martxoaren 30ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zen zerbitzu orokorretako bi lanpostu, arduradun eginkizunekin, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia, Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea" erakunde autonomorako. Deialdi hori 2006ko 115. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 25ean.

Eskaerak aurkezteko epea iraganik, erakunde autonomoko buruak 2006ko abenduaren 29an emandako ebazpenaren bidez onetsi da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean datorrena.

Interesatuek hamar egun balioduneko epea dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Zangozan, 2006ko abenduaren 30ean._Zangozako Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoko burua, José Luis Lorenzo Elvás.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

BARIAIN ALAMAN, MARIA LINA

BAYONA BAQUEDANO, ISABEL

INDURAIN BAÑEZ, SILVIA

MARTIN HERNANDEZ, BEGOÑA

MUTILOA URDACI, RUTH

PARDO DE MANUEL, AURORA

SEMBEROIZ CANO, YOLANDA

ZAZPE GARDE, CLARA

Baztertuak:

PEREZ MATEO, EUGENIA,

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik.

Iragarkiaren kodea: L0701451